Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxe berria eraikitzen baduzue, babesa jarriko diozue etxegainari inguruan; bestela, handik norbait erori eta hilez gero, heriotzaren erantzule egingo zenukete etxea. Elizen arteko biblia Dt 22,8
Etxegainean, berriz, beste hiru bat mila gizon-emakume baziren, Sansonen dantza eta jolasei begira. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 42. orr.
Egun batean, arratsalde aldera, ohetik jaiki eta jauregiko etxegainean paseatzen hasi zen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 53. orr.
Ez jaitsi etxegainetik etxean dagoen ezer hartzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 925. orr.
Gaua etxe-gainak biltzen hasia da. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 21. orr.
Orduan, bera zegoen parean etxe gaina zulatu eta zulotik behera eraitsi zuten elbarria, etzana zegoen ohatilan. Elizen arteko biblia Mk 2,4