Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxebizitza 1 iz etxe bat zatitzen den bizitegietako bakoitza.

Hiru solairu izango zituen etxeak planoen arabera, eta pisu bakoitzean etxebizitza bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 92. orr.

12. A etxebizitza hartatik solairu bereko B-ra pasatu nintzen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 81. orr.

Putzu kaleko denda, bere osoan [...], Martxel eta Kaxilda hire bi anai-arrebei utzi ziek, baita berak bizi diren etxebizitza ere.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 292. orr.

Bere etxebizitza, gela huts hura, zergatik utzi duen ere ulertzen dut.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 307. orr.

Liburu-dendaren eta garajearen gainean, etxebizitzak hartzen zuen lehenengo solairu oso-osoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Etxeko atarian lehenbizi eta etxebizitzako eskailburuan gero, txirrina zanpaka egin nuen denborak epeldu zizkidan haserrearen su-pindarrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Etxebizitzako hiruzpalau ateak ireki zituen ahal bezain gozo, oin puntetan ibiliz, egongela zeharkatuz, besoak zabal, altzariekin estropezu ez egiteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.

Sara Fuentesek gorroto ditu Pedrorekin etxebizitza partekatu zituen hilabete haiek.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 13. orr.

Fabrikarekin batera, barrakoi batzuk eraiki zituen, langileek aukera izan zezaten etxebizitza bat lortzeko... ur berorik gabe eta izugarrizko alokairuen truke!  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 102. orr.

Ebro ibaiak gainezka eginik, 15.65 metroko altuera harrapatu zuten urek: 110 etxebizitza hondatu zituen, eta 29 hildako utzi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 387. orr.

1545ean, "San Lukas egunekoa" deitu izan zitzaion Segura ibaiaren uholde gainezkakoari: 400etik gora etxebizitza lurrarekin berdindu zituen; eta 6 komentu bidean harrapatu zituenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 386. orr.

Luisa zen, alboko etxebizitzan bizi den auzoa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 109. orr.

Eskailerak binaka igo nituen, eta arnasestuka iritsi nintzen maistraren etxebizitzako atera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

Etxebizitzako atea zabalik aurkitu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

Azkenean auzo txinatarrean aurkitu nuen hogeita bost metro koadroko etxebizitza bat, behinola babes ofizialekoa izandakoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 66. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Etxebizitza polita duzu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 202. orr.

Po kalean bizi zen Doktorearekin, neguan Franklin berogailu batek baino epeltzen ez zuen etxebizitza ilun eta itsu batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Bi minutu eta itzuli-mitzulika zenbaitzuren buruan, taxia gelditu zen etxebizitza handi baten aitzinean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 85. orr.

Etxebizitzak izugarri handia izan behar zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.

Baionako gela apurraren ordez eta ordainez, etxebizitza txukun bat erosteko hautua egin nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 329. orr.

Anaiak bertan daukan etxebizitza hutsera iritsi bezain laster amaren dei bat jasotzen dut harekin meriendatzera joateko proposamena eginez.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 45. orr.

Itsumustuka itzuli nintzen gure etxebizitza desegin eta hustura.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 24. orr.

Del Vallek eta Müllerren taldeko gizonek lau aste eman zituzten auzo latindarreko etxebizitza ziztrin batean, tiroketaren oihartzunak baretu ziren arte.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 194. orr.

Etxebizitza xixtrin bat aurkitu nuen, bestalde, Upaginen karrikan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 302. orr.

Etxebizitza alokatu bat zen, eta jende gehiagorekin bizi nintzen bertan, gastuak banatzeko eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 41. orr.

Etxebizitza hipotekatua daukat, eta heldu den hilean amaituko da epea kreditua itzultzeko.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 55. orr.

Ulergaitz samarra egin zitzaion halako arratoi zuloan bizi zen norbaitek bigarren etxebizitza bat edukitzea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 187. orr.

Ez nuen nahi, aitaren faltaren faltaz, egun batean hamabigarren etxebizitza batera igotzerik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Egun batzuk geroago ikusi nuen, aurreneko aldiz, aldameneko etxebizitzan bizi zena.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 28. orr.

Abandonaturiko etxebizitza bat duk.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 123. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Etxebizitza atarian zegoen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 52. orr.

Matiasen inpresioa izan zen Fernandok ez zuela Eldasen inor ezagutzen bere etxebizitza-bloketik harago.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 149. orr.

Banekizkien karrika, ataria eta etxebizitza zenbakia irakurri nituen paperean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

auzoko etxebizitza (9); babes ofizialeko etxebizitza (13); babestutako etxebizitza (5); baino etxebizitza (4); bat etxebizitza (12); bere etxebizitza (10); beste etxebizitza (8); bi etxebizitza (9); bigarren etxebizitza (7); da etxebizitza (13); dagoen etxebizitza (4); dira etxebizitza (7); diren etxebizitza (5); ditu etxebizitza (5); dituzte etxebizitza (4); du etxebizitza (22); du etxebizitza guztiontzat (5); duen etxebizitza (5); dute etxebizitza (9); duten etxebizitza (5); eaeko etxebizitza (11); eaeko etxebizitza eta (6); edo etxebizitza (6); ehunka etxebizitza (5); eta etxebizitza (120); eta etxebizitza eta (12); eta etxebizitza sozialen (5); eta hainbat etxebizitza (4); etxebizitza alokatzeko (5); etxebizitza asko (4); etxebizitza babestuak (6); etxebizitza baino (6); etxebizitza baino gehiago (4); etxebizitza bakoitzean (4); etxebizitza bat (57); etxebizitza batean (36); etxebizitza batek (9); etxebizitza batek su (4); etxebizitza bateko (8); etxebizitza baten (13); etxebizitza baten metro (4); etxebizitza batera (11); etxebizitza batetik (5); etxebizitza bati (4); etxebizitza behar (6); etxebizitza berri (22); etxebizitza berriak (5); etxebizitza berrien (5); etxebizitza bi (4); etxebizitza birrindu (6); etxebizitza bloke (5); etxebizitza bota (6); etxebizitza daude (6); etxebizitza duin (4); etxebizitza duin bat (4); etxebizitza duina (18); etxebizitza duina izateko (8); etxebizitza duinak (4); etxebizitza egin (8); etxebizitza egin nahi (4); etxebizitza egingo (5); etxebizitza egiteko (10); etxebizitza eraiki (4); etxebizitza eraikiko (11); etxebizitza eraikiko dituzte (5); etxebizitza eraikitzeko (7); etxebizitza ere (7); etxebizitza erosi (5); etxebizitza erosteko (25); etxebizitza erosteko maileguak (4); etxebizitza erosten (5); etxebizitza eskubidea (7); etxebizitza eskuratzeko (6); etxebizitza eta (183); etxebizitza eta gizarte (121); etxebizitza eta ingurumen (5); etxebizitza ez (6); etxebizitza gehiago (12); etxebizitza guztiak (8); etxebizitza guztiontzat (17); etxebizitza guztiontzat plataformak (5); etxebizitza handi (4); etxebizitza hondatu (4); etxebizitza horiek (8); etxebizitza horretan (7); etxebizitza huts (8); etxebizitza hutsak (6); etxebizitza hutsik (5); etxebizitza inguru (4); etxebizitza izateko (9); etxebizitza izateko eskubidea (6); etxebizitza kontseilariak (4); etxebizitza lortzeko (12); etxebizitza merkatuaren (4); etxebizitza miatu (11); etxebizitza ordaintzeko (5); etxebizitza politika (17); etxebizitza propioa (4); etxebizitza publikoen (4); etxebizitza sailak (35); etxebizitza sailak eta (6); etxebizitza sailaren (4); etxebizitza sailburu (11); etxebizitza sailburu javier (8); etxebizitza sailburuak (14); etxebizitza sailburuorde (4); etxebizitza sailburuorde javier (4); etxebizitza saileko (9); etxebizitza sozial (8); etxebizitza sozialak (19); etxebizitza sozialak eraikitzeko (4); etxebizitza sozialen (11); etxebizitza suntsitu (15); etxebizitza suntsitu zituen (4); etxebizitza suntsitu zituzten (7); etxebizitza zahar (4); eusko jaurlaritzako etxebizitza (62); eusko jaurlaritzaren etxebizitza (6); ez etxebizitza (4); gazteek etxebizitza (6); gobernuko etxebizitza (5); gora etxebizitza (4); gure etxebizitza (5); hainbat etxebizitza (18); hainbat etxebizitza miatu (4); herrian etxebizitza (4); herriko etxebizitza (5); hiru etxebizitza (5); jaurlaritzako etxebizitza (76); jaurlaritzako etxebizitza eta (46); jaurlaritzako etxebizitza sailak (8); jaurlaritzako etxebizitza sailburuak (4); jaurlaritzako etxebizitza saileko (4); jaurlaritzaren etxebizitza (10); jaurlaritzaren etxebizitza eta (4); jaurlaritzaren etxebizitza sailak (4); javier madrazo etxebizitza (22); kaleko etxebizitza (5); lana eta etxebizitza (10); lehen etxebizitza (7); lurra eta etxebizitza (5); madrazo etxebizitza (22); madrazo etxebizitza eta (14); madrazo etxebizitza sailburuak (7); madrazo jaurlaritzako etxebizitza (5); milaka etxebizitza (5); nafarroako gobernuko etxebizitza (4); ofizialeko etxebizitza (13); santutxuko etxebizitza (4); solairuko etxebizitza (5); zegoen etxebizitza (4); zen etxebizitza (6); ziren etxebizitza (4); zituen etxebizitza (4); zuen etxebizitza (8)

babes ofizialeko etxebizitzak (24); babes ofizialeko etxebizitzen (23); babestutako etxebizitzak (12); babestutako etxebizitzen (7); bakarreko etxebizitzen (4); bere etxebizitzan (7); bere etxebizitzan (7); bigarren etxebizitzak (12); bigarren etxebizitzak dira (7); bigarren etxebizitzen (11); da etxebizitzaren (5); dauden etxebizitzak (10); dauden etxebizitzen (6); diren etxebizitzen (6); du etxebizitzaren (4); eta etxebizitzak (15); eta etxebizitzaren (19); eta etxebizitzen (21); etxebizitzak dira (12); etxebizitzak edo (4); etxebizitzak egin (5); etxebizitzak egiteko (14); etxebizitzak eraiki (4); etxebizitzak eraikitzeko (10); etxebizitzak eraikitzen (4); etxebizitzak eta (10); etxebizitzak ez (5); etxebizitzak lortzeko (4); etxebizitzan bizi (7); etxebizitzan bizi (7); etxebizitzan eta (6); etxebizitzan eta (6); etxebizitzan sartu (4); etxebizitzan sartu (4); etxebizitzara joan (4); etxebizitzaren alokairua (6); etxebizitzaren alorrean (4); etxebizitzaren arazoa (25); etxebizitzaren arazoa konpontzeko (6); etxebizitzaren arazoak (7); etxebizitzaren arazoari (8); etxebizitzaren arazoari aurre (4); etxebizitzaren auzia (4); etxebizitzaren gaia (5); etxebizitzaren inguruan (5); etxebizitzaren inguruko (4); etxebizitzaren prezioa (6); etxebizitzari buruzko (6); etxebizitzarik ez (7); etxebizitzarik gabe (6); etxebizitzen eraikuntza (7); etxebizitzen eta (5); etxebizitzen inguruan (4); etxebizitzen inguruko (6); etxebizitzen kontra (4); etxebizitzen kopurua (5); etxebizitzen prezioa (6); etxebizitzen prezioak (18); etxebizitzen prezioen (4); etxebizitzen salneurriak (4); etxebizitzen zerga (4); etxebizitzetan eta (4); euren etxebizitzak (4); familia bakarreko etxebizitzen (4); gasteizko etxebizitzen (6); hiru etxebizitzatan (4); hutsik dauden etxebizitzak (9); hutsik dauden etxebizitzen (5); lurra eta etxebizitzaren (4); ofizialeko etxebizitzak (24); ofizialeko etxebizitzen (23); palestinarren etxebizitzak (5); tasatutako etxebizitzak (5); tasatutako etxebizitzek (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus