Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etsamina (orobat esamina g.er.) 1 iz azterketa.

Froga transzendentalaren etsamina egiten hasiko naiz, eta ondoren ikusiko dut ea osagarri enpirikoak zer egin dezakeen bere froga-indarra areagotzearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 215. orr.

"Brevet des Collèges" etsaminan Historia eta Geografia euskaraz pasatzeko ahala dute.  Herria   2001-02-08

Etsaminetan eta kliniketan dabila jakiteko.Orain arte 1.308 ikasle izena emanda daude lehenengo mailako etsamina egiteko, eta 1.335 bigarrenean aztertzeko.  Herria   2003-06-12

Orain arte, Iparralde huntako ikasleek, baxoa edo batxilergoa pasatu ondoan, Pariserat joan behar zuten etsaminak edo azterketak espainolez pasatzera, nahi balin bazuten Espainol estadoan, eta beraz Hegoaldean, beren ikasketak aitzina ereman.  Herria   2004-06-17

LAPDko burua zen John Biscayk, polizia izateko etsamina erdietsi berri zuen Peter aurkeztu eta hortik aurrera elkarrekin patruilan ibiliko zirela iragarri zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 34. orr.

Etsaminak erreusituz, iratzarri orduko otoitzean murgildua, maite nuen neska ezin ahantziz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 75. orr.

Jakin dugunaz, gure gazteek, denek kausitu dituzte beren etsaminak.  Herria   2005-07-21

Etsamina lortu bezain laster, leku bat hitz emana zitzaion kantonamenduko hiriburuan sortzear zegoen haurtzaindegian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 200. orr.

Denetarik kontatu nion, nola hasi berria nintzen ikasten eta etsamina bat huts egin nuela Matematikako klasean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 19. orr.

Adigai hauek nire asmoari dagokionez zehazki determinatzea saiatu nahi dut hauei halako bereizkuntza egitea gomendatu dien ezbaiaren eta honen erabilera onaren edo antzuaren etsaminan geratu gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 195. orr.

Etsaminako galdera izateko aukera gehien zutenak baizik ez genituen ikasten.  Berria - Kultura   2004-12-19

Etsaminetako emaitzak.  Herria   2001-07-19

Dembak -etsaminarako prestatzaileak- bere gain hartu zuen erruaren zatirik handiena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 126. orr.

Hastear ziren etsaminen estutasunetik libratuko ginen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 385. orr.

Etsaminarako eskuliburu bat ikasi behar zenez, eta Sobrinoren irakasgaiak "maria" fama zuenez, ez zen inor kexatu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 162. orr.

Isiltasun erabateko hark eskola garaiko etsaminak ekarri zizkidan gogora.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 18. orr.

Europako Konstituzio Itunaren erreferenduma hitzordu garrantzitsua izango da zure ustez? Bai, bihurtuko delako herri honen etsamina bat bezala, eta gauzak ongi egiten badira, indar metaketa bizkor bat egin litekeelako.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

CAP/BEP eta BTS diplometan %-eko 10 gehiagok eskuratzen dute etsamina eta baxo teknologikoetan %-eko 7 gehiagok.  Herria   2002-09-19

2 (izenondoekin)

Ez da behar arrazoimenaren kritikarik bere erabilera enpirikoari dagokionez, zeren bere oinarri-esakuneei esperientziaren frogarrian etsamina jarraitua egiten baitzaie.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 248. orr.

Era guztietako aitzakiak bilatzen dira bere sendotasunaz ziurtasuna lortzeko, edo baita halako etsamina berantiar eta arriskutsua saihesteko ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.

Etsamina zorrotzenari eta ikerkuntzaren zehaztasun handienari aurka egiten diela dirudien inferentzia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 162. orr.

Eta ez zen ederra izango, ze igual Josemari Anakabe, Luzio Ugarte, Anjel Uribe eta abar, gu guztiok, ez ginen handiak izatera helduko, eta etsamina finalak ere ez genituen egingo, eta herriko karlisten erruz hilko ginen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 47. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Legeen aplikazioan nabarmentzen den antinomia nomotetikaren etsamina-saialdi onena da gure jakituria zedarriztatuan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere etsamina (3); etsamina bat (3); etsaminak huna (3); etsaminetan kausitze (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus