Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eternitate (ETCn 186 agerraldi; orobat eternidade g.er.) iz betikotasuna, betierekotasuna.

Hala ibili nintzen eternitate hartan, eguna joan eta eguna etorri, Elbiraren musu hura burutik kendu ezinik!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 328. orr.

Aspaldi batetik aspaldi batera ihesi, eternitate batetik eternitate batera jauzika.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 274. orr.

Literatura unibertsaleko pertsonaia bat aukeratu behar duzu, eta hemendik aurrera, fikziozko pertsonaia horren baitan biziko zara eternitate osoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.

Eternitatea ez da handi, ez ttipi, esan liteke egun bateko edo instant bateko gertaldia dela, irudipen itsu batek hazia eta hiperbole bihurtua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 114. orr.

Eternitatea ez baita denbora luze-luzea, denborarik eza baizik: atzorik eta biharrik eza, mugarririk gabeko jario betiberdin eta betibera, geltokirik gabeko trenbide zentzugabea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 32. orr.

Izan ere, eternitatea ez da luze-labur kontua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 33. orr.

Eternitatea denbora balitz eta denbora eternitate, mundua Jainkoa bezain betidanikoa izanen litzateke.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 99. orr.

Gizakiak eternitatea irrikatzen du, baina ezin lor dezake haren suzedaneo bat baizik: estasiaren unea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 155. orr.

Zeremoniek, errituen errepikapen obsesio goxo batez beterikoek, eternitateak denbora jan balu bezala, aldareko urreek, arropen distirak, loreen perfumak, intsentsuak, kantuen xarmak zentzu guziak asebetetzen zizkidaten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 22. orr.

Beila eternitatearen zatitxo bat da, espazioan landatua, esne-laino bat, eremuen lazturen gainean bela bat bezala etzana.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 97. orr.

Jainkoaren Semeak sofritzerik ez zeukanez jainkotasunaren eternitatean zirauen artean, zeruko Aitak denboran izatera bidali zuen, gizon egin zedin eta sofri zezan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 28. orr.

Denboraz eta eternitateaz mintzo gara, baina zer, biak bat eta bera balira?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 99. orr.

Amorioaren denbora bertze denbora bat da, eternitatearekin eta sekula gabeko sekularekin lotua dagoena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 458. orr.

2 eternitate bat adkor oso denbora bitarte luzea.

Errepikaldi haiek guztiz mekanikoak izaten ziren, ia pentsatu gabeak, eskolan zuela eternitate bat ikasitako abezearen hurrenkera zentzugabea buruan sartu nuen antzera.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 19. orr.

Azken hitz horiek erratean, amak, bere bi eskuen artean hartu zuen burua, eta eternitate bat iruditu zitzaidan bulta batez egon zen mugitu gabe.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 22. orr.

Zure bizi-denbora pagakizunezko eternitate bat izango da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 182. orr.

Maisu errusiarraren buruaren barnean banengo bezala ikusi nuen dena orduan, eta hark zuela eternitate bat sentitu behar zuena sentitu nuen nik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 21. orr.

Eternitate baten buruan, barre basa batek urratu zituen labirintoko ilunpeak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus