Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etenarazi, etenaraz(i), etenerazten (orobat etenerazi g.er.) du ad etetera behartu.

Sherman jeneralaren urrezko estatuak arreta etenarazi zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 198. orr.

Zerbaitek etenarazi zuen ene jarioa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

Borabiderik gabeko bikoteek ohi dutenez, bion artean tarte zabala uzten genuelarik, jendea ugari gurutzatzen zitzaigun erditik, solasa etenaraziz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.

Besarkatu eta estutu egin ninduen, arnasa etenarazteraino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 86. orr.

Neure esperientziak kontatzen nizkionean, entzuten zidan Sabethek, baina zahar bati entzuten zaion bezala: etenarazi gabe, adeitasunez, ez sinesmenik, ez berotasunik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.

-Nondik nora jakin zenuen Benjamin argala eta hankandia zela? -etenarazi zidan bisitariak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 33. orr.

Gehienez ere, berak kontakizunari aurrea hartuz etenarazten ninduen, aditzera emanez, hartara, lehendik ere kontatua niola noizbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.

Zortea izan nuen, orduantxe hutsik gelditu berria izaki, nonbait, kabina-klaseko kamarote bat... entzun zuen Ivyk nola ari nintzen erreserba agintzen, eta salto batean etorri zen niregana hura etenaraztera; baina nik ordurako aurikularra eskegia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.

Fionnek esku bat lepoan ipini zion, etenaraziz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 83. orr.

Askok salatu zuten Londresek arrazoi politikoengatik erabili zuela kasua, eta ikerketak aurrera jarraitzerik nahi ez zuelako etenarazi zuela auzibidea.  Berria - Mundua   2006-04-05

Agintariek atzerriko zorraren parte baten luzamendua iragarri zuten orduan, NDFren kredituak etenarazi zituena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

Angelusak etenarazitako exekuzio haiek, zein gogoangarriak gertatzen zaizkion borreroari!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etenarazi zuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus