Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eszeptiko (orobat estzeptiko g.er. eta eskeptiko g.er.) 1 izond zerbaitetan, eskuarki jende gehienak sinesten dituen gauzetan, sinesten ez duena.

Descartes ez zen eszeptikoa, baina eszeptizismoaren uste-egoeratik nahi zuen abiatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.

Eszeptikoak eta baikorrak.  Berria - Mundua   2006-01-19

Idealista dogmatikoa materiaren izatea ukatzen duena litzateke, idealista eszeptikoa, zalantzan jartzen duena, bere izatea frogaezintzat duelako.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 168. orr.

Inbertsore eszeptikoenek ere arrapaladan ekin zioten akzioak erosteari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Baina garai eszeptiko eta -esaldia erabiltzea zilegi bazait- pentsamenduek oinazetu batean bizi gara.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 303. orr.

Espiritua egoera eszeptikoan, hau da, bizitzari norabidea emango zioten egia ziur eta koherentez osatutako sistema aurkitzeko esperantzarik gabe, etsipenaz, 383an Erromara joatea erabaki zuen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

Eszeptikoa da begi aurrean duen egia horrekin konformatzen ez dena.  Berria - Kultura   2004-10-01

Stephen lekuaren sakratutasunak mendean hartu zuela iruditzen zitzaion Margareti; ni, berriz, eszeptikoa nintzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.

Egoera horretan irtenbiderik zuzenenak bi motatakoak lirateke, alegia, eszeptiko bihurtu -eta, beraz, ezer ezin dela ezagutu onartu- edo ezagutzaren bestelako kontzeptuen bilaketari ekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 103. orr.

Eszeptikoa ez den alternatiba errepresentazionismoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 116. orr.

Italiar belaunaldi oso baten alai-aire ironikoa zen, faxismoa arbuiatzeko aski buruargi eta prestu, aktiboki kontra egiteko eszeptikoegi, itxura hartzen ari zen trajedia pasiboki onartu eta geroaz etsitzeko gazteegi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 92. orr.

-Aranguren eszeptiko hutsa duk, nik uste.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 76. orr.

Solidariook, oro har, eszeptiko samarrak izan gara hasieratik bide horrekin, eta eszeptizismo hori areagotuz joan da prozesuak nolako bidea egin duen ikusi dugun neurrian.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 70. orr.

Eszeptiko burutsu batek esana du: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.

Duda eta pentsamendu lerrakorra ukan dezakezu edozein gaitan, eszeptiko aseptikoek nola.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 131. orr.

Harriturik nago, sinetsi ezinik Perti antiklerikala, Perti eszeptikoa, Perti zakarra, zer, eta hileta batera doala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 178. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ez da balioen martzialtasun publikoki mundu guztiari esijitu hori bakarrik, balioen eztabaidan eszeptiko jartzen zaituena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 16. orr.

Bitartean, gaudenean gaudela, hainbeste filosofo kazetari eta politiko moral-irakaslerekin kalakari, jeneralean madarikazioa dariela, nola ez egon eszeptiko balioen kontuari buruz!  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 18. orr.

Ilusionea berpiztu nahian, baina eszeptiko samar, bertarat abiatu da.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 64. orr.

Batzuk baikorrago, beste batzuk eszeptikoago.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

3 irud/hed

Tesi eszeptikoak honako hau zioen: gustuari buruzko hipotesi batek esandakoa bere kontrakoak esaten duena baino hobea, onargarriagoa, ezin da izan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 240. orr.

Josebak keinu eszeptiko bat egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 373. orr.

Tupustean aienatu zen filosofoaren hoztasun eszeptikoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 500. orr.

Hizketa eszeptiko eta onbera, izan ere, arretarik gabeko azterketa batek baino ez bailezake har biraogiletzat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 24. orr.

Metodo eszeptikoa ziurtasunari datxekio, bi aldeek egia eta adimenaren bidez bideratzen duten gatazka honetan gaizki-ulertzearen puntua aurkitzearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 182. orr.

Metodo zientifikoaren jarraitzaileei dagokienez, hauek metodo dogmatikoaren edo eszeptikoaren arteko aukera dute, nahiz eta edozein kasutan sistematikoki jokatzeko beharra duten.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.

Galdekizun kosmologikoen aurkezpen eszeptikoa lau ideia transzendentalen arabera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 188. orr.

Objekzio denak objekzio dogmatiko, kritiko eta eszeptikoetan sailka ditzakegu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 171. orr.

Zure hitzetan nolabaiteko mingostasun eszeptikoa sumatzen dudala iruditzen zait.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Etsipen eszeptikoan erortzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 176. orr.

Idealismo eszeptikoak geratzen den ihes bakarra hartzera behartzen gaitu, hots, agerpenen idealtasunera ihesa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina eszeptikoa (3); bat eszeptiko (3); eszeptiko agertu (4); eszeptiko bat (3); eszeptiko bihurtu (4); eszeptiko eta (7); eszeptiko samar (3); eszeptiko samarrak (3); eszeptikoa da (3); eszeptikoa naiz (4); metodo eszeptikoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus