Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eszenatoki (ETCn 3.590 agerraldi; orobat eszena toki g.er., eskenatoki g.er. eta ezkenatoki g.er.) 1 iz antzoki edo kideko batean, gertakizuna jokatzen den lekua.

Nahiago nuke eszenatokia garbitzen duen emakume zahar eta ahula izan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 272. orr.

Isiltasun hitzartua da; operan, eszenatokia hutsik gelditzen denean bezala, orkestraren zazpi konpasetan zehar, zehatz--mehatz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 235. orr.

Jendearen marmarra iritsi zitzaionean, teklatua piano piano itxi, jaiki eta eszenatokiko atea zeharkatu zuen, astiro.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 63. orr.

Antzezlanak eszenatokiaren hustasunarekin jolas egiten du, espazioaren irakurketa mota asko eskaintzen ditu keinuen nahiz argien bidez.  Berria - Kultura   2006-03-03

Testu batzuk irakurtzen ditu, publikoarekin hitz egiten du, eta eszenatokiko hiru monitoreetan «interlokutore gisa» darabiltzan bere irudiak agertzen dira.  Berria - Kultura   2004-02-06

Mugurdi koloreko oihal handi batek estaltzen zuen eszenatokia alderik alde.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 37. orr.

Aktoreak biluzik zeuden une hartan eszenatokian eta kamerinoetarako bidea aurkitu eta norbere jantziak topatzeko ezgauza, publikoak utzitako arropak soinean jarri, taxia hartu eta etxera itzultzea erabaki zuten.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 151. orr.

Hitzen joan-etorriak bihurtuko du zoko hori, hain zuzen, edozein drama edo fikzioren eszenatoki edo osagarri.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 142. orr.

Frantzian 1759an kendu ziren lehenengo aldiz ikusle berezi batzuentzat eszenatokian bertan jarrita egoten ziren aulkiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 212. orr.

Film baterako eszenatokien bila zebilen Mendebaldeko Alemaniako ekoiztetxe batek fabrika hura ikusi eta bertan filmatzeko baimena lortu zuen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 30. orr.

Kantatzen jarraitu dute, eszenatokitik jaitsita ere tabernan beste era bateko kontzertua hasten dela ahaztu gabe, ohitura onak galdu gabe.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 82. orr.

Etxeko gela guztiek eta barrenean zuten guztiak pelikula bateko eszenatokia ziruditen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 147. orr.

Eszenatokia negar eragiteko moduko goibela zen: bonbillatxo elektriko bakar batek motelki argiztatzen zuen zurezko etxolatzarra, eta erditzalean, leizezulo zabal batean bezala, kideen aurpegi loak eta ametsek itxuraldatuak bereizten ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.

Helburua hilburu bat da izatez, eta bizia orduan "nere bizia" bihurtua dago, bizitza, bizi-arte edo hil-artea, hartara arteko arte edo bitarte gisa sentitzen dena, denbora jakinez oratutako leku edo igarobide jakin bat, eszenatoki bat, antzezgune bat, karreraleku bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.

Arratsaldean, saioa bukatzear zegoenean, bakarrik azaldu zen Irazu eszenatokiaren erdian, eta itsuan aukeratu zuen gai-jartzaileak eskaini zizkion bi gaietako bat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 215. orr.

Aitak emandako azken aholkua gogoratu zuen, irudika egik jendea hiri begira dagoela eszenatoki batean legez, aktore baten gisa joka egik, txukun-txukun, dena pelikulan hartzen ari den kamera baten aurrean bahintz moduan, indarra baino inportantea baita dotorezia.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 154. orr.

«Erasotzaileak granadak eszenatokira jaurtitzen hasi zirenean, jarraitzaile batzuek bizia salbatu zidaten eurena sakrifikatuz», adierazi zuen Wajedek.  Berria - Mundua   2004-08-22

1999an eszenatokietan kantatzeari utzi zion, «behar fisikoak» eraginda.  Berria - Kultura   2004-09-15

Batzuetan, entzuleria nolakoa zen, txalotu egiten zitzaizkion txisteak, eta berak, patxada handiz, Gitanes paketea ireki, zigarro bat piztu, ke-hodei trinko bat egin, eta haren atzean alde egiten zuen eszenatokitik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 265. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Azkena Rock jaialdiko eszenatoki nagusia Mendizabalan izango da, iaz bezala.  Berria - Kultura   2004-08-13

Mendizorrotzako eszenatoki nagusian izango da gaur berriro Chano Dominguez, iazko arrakasta berritzeko gogoz.  Berria - Kultura   2004-07-15

Guztiek Takonerako eszenatoki txikian eginen dute bat.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Azken horretan horrenbesteko harridura sortu zuen eszenatoki biluziak, Bertolt Brechten teorietan oinarrituta, beste forma bat hartu du Manderlay-n, espazio fisikoa ez da horren inportantea, eta pertsonaiek betetzen dute hutsune hori.  Berria - Kultura   2006-02-15

Erdi bukatuan dagoen hormak, sofa batek eta bi atek betetzen duten eszenatoki hotza.  Berria - Kultura   2004-11-12

Keinu txiki batzuk eginarazi zizkion, eszenatoki txiki batean balego bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 503. orr.

Apainketa xumea, eszenatoki xuri batekin, musikaltxagailu eta kablerik gabe.  Herria   2003-10-23

Litekeena da gertaera hauen ohiko eszenatokiak, batez ere bere bertsio zinematografikoek, pertsona arrunta heroi bihurtzen ahal duten gorespen hau sustatzen laguntzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ordurako eszenatoki aurrea jendez mukuru betea zen.  Berria - Kultura   2004-08-03

Gure eszenatoki gaineko komentarioak ez dira behintzat traszendentalak!  Berria - Kultura   2006-01-08

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Manderlay filmean ere, aurreko Dogville-n gertatzen zen bezala, Trierrek aukeratzen duen antzerki eszenatokiak, formak alegia, guztiz baldintzatzen du edukia.  Berria - Kultura   2006-02-28

Negoziazio eszenatoki baten aurrean indar erakustaldia ikusten du Batasunak Gobernuaren jarreran.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Xantaiarik, estortsiorik eta indarkeriarik gabeko bake eszenatoki batean.  Berria - Harian   2006-03-23

Nik, behintzat, azkenaldian zalantzak ditut bake eta demokrazia eszenatoki batean sartzeko EAJren borondateari eta konpromisoei buruz.Armendarizek Extremadurako herri txikietan barrena ibiltzen diren kamioi-eszenatokiak jarraitu ditu.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

5 irud/hed

Eszenatokia Munduko Hiriburua izango da, eszenatokiko atzealdeko argi-ilunetan maitasuna eta espioitza izango dira eta erdi-erdian hor izango da Philip Rawlings protagonista nagusia; amerikarra, hoba ez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 85. orr.

Aldecoaren eta Uriberen ipuinen eszenatokiak bat eta bera direla pentsatzeko arrazoiak daudela uste dut.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 73. orr.

Itxuraz, intelektual antifrankisten biltoki; zinez, lagun hurkoa larrutzeko eginahalen eszenatoki.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 100. orr.

Luxuzko hotel berri horietako bat da, eta ez nuen ezagutzen, artean ez behintzat, egunen batean Aintzaneren adulterioaren eszenatoki horri bisita egiteko asmo lausoa banuen arren.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 71. orr.

Helburu honek gure herrian gatazka gainditzea bermatzen baitu eta bake justu, egonkor eta iraunkorraren eszenatokia ekartzen baitu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Herriak behar du bake eta demokrazian oinarritutako eszenatoki bat.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

Eta imajinatzen dut hor eszenatokia izango dela batzuk besteak baino gehiago direla.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Heriotzaren eszenatokian detaile txikienak erabakigarri bihurtzen dira.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 33. orr.

Nire kasuan, sortzen den lehena istorioa da eta, gero, eszenatoki batera egiten dut jauzi.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 244. orr.

Bezperako gertakizunen eszenatokia izan zen finka.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 72. orr.

Alderdien mahaia funtsezko tresna izango da eszenatoki berri bat eraikitzeko.  Berria - Harian   2006-03-23

Hemendik aurrerako hamahiru kapituluetan, protagonistak ez dira San Frantziskoren "lagunak" izango, Anconako Markako beste zenbait anaia txit bertutetsu baizik; eszenatoki geografiko eta espiritual horretantxe bildu ziren, hain zuzen, Actus-Fioretti-ren osagaiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus