Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere obrak berriz eszenaratuko dira Frantziako aretoetan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 33. orr.
Hori guztia, gainera, guretzat paradoxikoa den testuinguru batean, aristokraten arteko botere-borroka eta zilegitasun-jolasa Biltzarrean eszenaratzen baitziren garai bortitz hartan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.
Obra estimatu eta goretsia da Les Contes d'Hoffmann, baina eszenaratzen zaila, Zer nahi duzu nik egitea Frantziatik komedia on bat iristen ez bazaigu, eta Pirandelloren antzerkiak eszenaratu beste erremediorik ez badugu. Berria - Kultura 2006-05-03
Adosturiko transferentziak ukatu, Egin itxi, presoak legez kontra sakabanatu, epaiketa politikoak eszenaratu, zigorra bete eta gero presoak ez askatu, etc. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 18. orr.
Gazte garaiko iraganarekin hauste hori behin eta berriz jokatu zuen aurrerantz ere bere burua eszenaratzean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 9. orr.
Zoritxarrez, ez da gurera ailegatzen palestinarren egoera deskribatzen duen antzezlanik, eta horren ordez garai batean zapaldua izan zen beste herri batek aukera guztiak ditu naziengandik jasandako izugarrikeriak behin eta berriro pantailaratu eta eszenaratuak izateko. Berria - Kultura 2004-05-04