Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldiz, piknostiloak altueraren zortzi zatiko diametroa izango balu, kolomarteen itxitasunaren eta estutasunaren eraginez, oso itxura zarratua eta desatsegina hartuko luke tenpluak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.
Gurdiko karga-sokak edo erromaletako uhalak ez baitziren oso egokiak izaten korapiloa estutu eta zintzurrari eman beharreko estutasuna emateko. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 97. orr.
Hirian, berriz, pareta mehelinen altuera dela-eta, edota lekuaren estutasunak uzten ez duelako, leku ilunak izaten dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.
Xalotasun santuz jokatzen saiatzen zen beti, eta ez zuen onartzen lekuaren estutasunak bihotzaren arnasa zabala eragozterik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 210. orr.
Aurrean pasatutako estutasuna ekarri zuen gogora, une hartako lasaitasunaz gehiago gozatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 33. orr.
Itxaronaldiak estutasuna areagotu besterik ez baitzidan egingo. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 98. orr.
Beldurrak eta estutasunak ez zidaten irakurtzen utzi. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 27. orr.
Hantxe aurkitzen zuten azkenean beren ordaina bizitza oso bateko estutasun, oinaze eta sakrifizioek. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 172. orr.
Haien estutasuna! Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 173. orr.
-Estutasunean jarri nauzu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 239. orr.
Lehenbailehen amaitzeko premiarik gabe eta misterioa argitu nahiaren estutasunetik libre. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 248. orr.
Nik uste dut Europarako sailkatzea beti dela pozgarria, nahiz eta hurrengo sasoian Espainiako Ligan estutasunak igaro behar izan. Berria - Kirola 2004-03-05
Lehen itzuliko estutasunak atzean utzi, eta jokalariak onena ematen hasi dira. Berria - Kirola 2006-02-14
Barrenetxearen iritziz, makina-erreminta industria ohituta dago estutasunei aurre egitera. Berria - Ekonomia 2004-05-01
Kolpetik, Adelarekin egin nuen topo aurrez aurre; aztoratu egin zen, eta "zu hemen, Joantxo?" galdetu zidan, estutasunetik irteteko edo. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.
Mikel Strogoff nora ezean zebilen hara eta hona, baina aise eta estutasunik gabe itzuliko zen bere bidera nahi zuenean, hiria ongi baino hobekiago ezagutzen zuen eta. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 84. orr.
Estutasuna eta nahigabea besterik ez zen familia hartan! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 226. orr.
Besotik heldu zion eta eztiki erakarri zuen; gero besarkatu egin zuen, estu, amodioak eragiten duen estutasunez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 146. orr.
-Hi al haiz? -galdetu zuen, eta aurpegia zimurtu zuen, estutasunez beldurtuta bezala-. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 53. orr.
Idoiarekin haustea gogorra gertatu bazitzaidan ere eta egun askotan hondoa jota eta estutasunez beterik ibili banintzen ere, ez nintzen behin ere sentitu arbuiatua edo gorrotatua. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 200. orr.
Azkenean estutasunezko intziriak eta poz basatizko deiadarrak erabat itzali ziren urrunean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 412. orr.
Ez letrarik, ez hipotekarik, ez hil-amaierako estutasunik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 49. orr.
Jendea erlijio-gosez dagoenean, orduan jasan behar duten estutasun espiritual etsigarriak sutu egin ditzake, erlijio-kontsolamenduzko zainak etorkizunik gutxieneko meatik ateratzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.
Nola uler daitezke bestela, Euskaltzaindiak, ekaitz basaka eta galgarriak erasota bezala, azken garaietan bizi dituen estutasun ekonomikoak? Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 129. orr.
Hura ezkutuan gobernatzen eta garraiatzen pasatu omen zituen estutasun handienak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 286. orr.
Estutasun ederrean jarri nauk. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 131. orr.
Horra: zure ugazabak baliatu nahi zuen estutasuna pasakorra zen -esan zuen, harro. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 139. orr.
Desagertu egin zitzaidan gure harremanaren etorkizuna istant hartan erabakitzen zela pentsatzeak eragiten zidan estutasun larria. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 146. orr.
Kontu egiten ez baduk, hire lagun Bunburyk estutasun larrian jarriko hau egunen batean. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 62. orr.
Halako batean, Quenuren irudia gogora etorri zitzaionean, estutasun hilgarri batek hartu zion bihotza. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 405. orr.
Debaldeko estutasunak, dena den. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.
Bere baitako zokoren batean halako estutasun etengabe bat sumatu zuen, adierazezina, aurreko gaueko gogoeta garratzen lorratza. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.
Ondoren, Macarenari zuzendu zitzaion, hasierako estutasuna pasa balitzaio bezala. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 93. orr.
Estutasun-erreka bana sortu zaio begietan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 32. orr.
Benetako enpatia behar da, estutasun egoera bat bizi duen horri eskua luzatzea. Berria - Euskal Herria 2004-07-11
aparteko estutasunik (6); aparteko estutasunik (6); aparteko estutasunik gabe (6); aparteko estutasunik gabe (6); batere estutasunik (4); batere estutasunik (4); estutasun asko (3); estutasun batean (3); estutasun ederrean (3); estutasun eta (3); estutasun handirik (5); estutasun pasatu (3); estutasuna eta (3); estutasunak eta (5); estutasunean jarri (5); estutasunean jarri (5); estutasunetan jarri (6); estutasunetan jarri zuen (3); estutasunik ez (3); estutasunik ez (3); estutasunik gabe (19); estutasunik gabe (19); estutasunik gabe irabazi (8); estutasunik gabe irabazi (8); estutasunik jasan (3); estutasunik jasan (3); eta estutasun (6); eta estutasuna (3); eta estutasunak (4); eta estutasunetan (3); eta estutasunik (5); eta estutasunik (5); eta estutasunik gabe (3); eta estutasunik gabe (3)