Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egituratzea gomendatu zituzten, hau da, haien estrukturetan sartzea. Berria - Harian 2006-03-28
Esmeraldak duen berezko edertasun hori, zalantzarik ez, numeroei lotua dago, eta haien ondorea da -esmeraldaren berezko numeroena-, zeinek pisuaren, konposizionearen eta kristalaren estrukturaren berri emaiten diguten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.
Ongi eginak direnean, konparaketak ez dira bakarrik hiztegi mailan egiten, baita mintzairaren estrukturan, esaldien egituran, gramatikan eta hotsetan. Herria 2001-10-25
Pentsatu dut, ordea, hobe dela horretaz ezer ez esatea eraikitzeko materialen horniduraz hitz egin arte, hauen elkarketaz burutzen baitira eraikinak estrukturaren aldetik eta tratamendu egokiaren aldetik. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 890. orr.
Formato txiki eta ertaineko estrukturak egin ditu, alanbre, aluminio eta pinturarekin. Berria - Kultura 2004-09-19
Haste hastetik Euskal Herriko sindikataren helburuetan zen herri huntako laborantxari bere estruktura profesional eta administratiboak emaitea. Herria 2001-02-22
Hasiera-korapiloa-bukaera estruktura klasikoa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 66. orr.
Zimendu horiek, ahal bada, estruktura sendo-sendoarekin bete beharko dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 690. orr.
Liburu honetan errealitatearen geruzen arteko harreman ezkutukoa, sinbolikoa eta poetikoa eman du aditzera, estruktura paraleloetan eratuz. Berria - Harian 2005-10-12
Ametsek hautsia omen dute beren estruktura narratzailea; jauzika eta elipsi sekulakoak eginez ibiltzen omen dute beren bide laburra. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 66. orr.
Dekonstrukzio izenak hala iradokitzen duen arren, ez du suntsipena proposatzen, baizik eta esperientziaren estruktura linguistikoaz jabetzea. Berria - Kultura 2004-10-10
Nire estruktura mentala ere zati autonomoez osatua dago, disjecta membra halako batzuez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 251. orr.
Cassinik bidalitako informazioarekin eta argazki horrekin Feberen barruko estruktura nolakoa den argitzeko modua izango dutela uste dute astronomoek. Berria - Gaiak 2004-06-13
Aurpegiko azala ez ezik, sudurra, ahoa, ezpainak, bekainak, betazalak, larruazalpeko gantza, zenbait muskulu, sudur-kartilagoa eta nerbiopeko estruktura ere errekuperatu beharko dituzte zirujauek. Berria - Gaiak 2004-05-29
Erromanizazioari dagokionez ere, Gipuzkoa erdiguneko kostaldean aurkitu diren estruktura bakarrak dira Zarauzkoak. Berria - Kultura 2004-11-19
Karitatea, baina, jabetza eta aberastasun estruktura horretako parte bat da. Berria - Gaiak 2004-06-02
· Txosten horrek dioenez, KPIak ez du «kontsumo estruktura desberdinen errealitate anitza» irudikatzen. Berria - Ekonomia 2004-04-16