Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estropezu (orobat estrapozo g.er., estrapozu g.er., estropozo g.er., estropozu g.er., eta estroputz g.er. eta eztropezu g.er.) 1 iz oinarekin nahi gabe zerbait jotzea eta ondorioz oreka galtzea.

Hemen estropezu eta hor behaztopa zebilen, eta Lacaille begien aurretik galdu zuen Vauvilliers kalean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.

Eskubaloia: Harri berean estropezu.  Berria - Kirola   2004-04-04

2 (izenondoekin)

Estropezu itzela.  Berria - Kirola   2004-06-22

Gero esango dugu, begira, hirugarren itzulian zerbait gertatu zela, han parean, ondoez txikiren bat, gorroto gorde bat, estropezu arin bat, puru erredura bat, begirada gaizto bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 167. orr.

3 estropezu egin oinarekin nahi gabe zerbait jo, oreka galduz.

Bere kaparen barrenak hanka azpian katigatu, eta estropezu egin zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 27. orr.

Zazpigarren edo zortzigarren mailan, estropezu egin zuen, eta eskua luzatu nion aurreraka eroriko zelakoan; baina ukatu egin zuen nire laguntza, eta orekari eutsi zion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 180. orr.

Ezetz eta ezetz, ez zuela harri berean bi aldiz estropezu egingo!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 93. orr.

Gizakia da bi aldiz harri berean estropezu egiten duen bakarra, dio atsotitz ezagunak.  Berria - Kirola   2004-04-04

Hara hurbiltzen ari zirela, harri batean estropezu egin zuen kotxeak, gurpil bat askatu, kutxa makurtu eta lurrera joan zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 185. orr.

Zutitzean, zangan estropezu egin zuen eta, oinetara begiratzean, harri artean bala bat topatu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 101. orr.

San Lazaro gurutzea dagoen lekuan bertan, zaldiak estropezu egin eta zangozarrek iheslaria harrapatu zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 59. orr.

Guardia zibilak agertu zirenean, frontoiko atakatik irten nintzen, baina jendea makalegi ibili zen, elkarrekin estropezu eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 164. orr.

Semaforoan taxi bat geldirik ikustean korrika hasi naiz, hau harrapatu nahian, eta estropezu egin dut elurrak erdi estaliriko burdina puska batekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 98. orr.

Halatan, behin, halako pentsakizunetan doala, emakume poltsadun batekin estropezu egin, eta han joango dira lurrera biak.     «Kuskue tanden», 2004 - 176. orr.

Korridorearen erdialdera, lurrean zegoen zerbaitekin estropezu egin eta buruz aurrera erori zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 171. orr.

Kontrolatu azkarrenen ibilera, estropezu eginda muturrez aurrera eror ez daitezen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 116. orr.

Estropezu egin eta gelditu egin zen, harrizko hormari helduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 118. orr.

Arin ibili zen Harry, tarteka-marteka estropezu eginez lurzoru malkartsu hartan, makila magikoa beti aurrean zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.

Ilunpetan joan nintzen, hanka-punttetan, aitonaren gelako ateraino, altzarien kontra estropezu eginez.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 45. orr.

Patioa zeharkatzen ari zela, ia hautsi zuen lepoa oilo galdu batekin estropezu eginda.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 59. orr.

Zaldia gainera eroria zitzaion estropezu eginda, eta pankreako sasi-kiste izugarri bat garatu zitzaion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Ordubete egongo da zurekin, baina estropezu egiten baduzu, bertan behera utziko zaitu.  Elizen arteko biblia   Si 12,15

Maite dutenengan ditu Jaunak jarrita begiak; bera da babesle ahaltsu, euskarri sendo, sargorian gordeleku, eguerdiko eguzki-galdatan gerizpe, estropezu egiten duenaren zaintzaile, erortzen denaren laguntzaile.  Elizen arteko biblia   Si 34,19

Estropezu egiten badu ere, ez da erortzen, eskutik heltzen baitio Jaunak.  Elizen arteko biblia   Sal 37,24

Estropezu egin zuen atzeraka eta farola jo zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 186. orr.

Besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun.      - 0. orr.

Ez dira nekatzen, ez estropezu egiten.  Elizen arteko biblia   Is 5,27

Egunez dabilenak ez du estropezu egiten, eguzkiak argitzen baitio bidea.  Elizen arteko biblia   Jn 11,9

Etxebizitzako hiruzpalau ateak ireki zituen ahal bezain gozo, oin puntetan ibiliz, egongela zeharkatuz, besoak zabal, altzariekin estropezu ez egiteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.

Batek baino gehiagok egin du estropezu harekin.  Berria - Harian   2005-04-01

Baina ez da ahaztu behar zubiarekin egin nuela estropezu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 99. orr.

Bai baitira gizon batzuk bizitzarako ezin hobeto prestatuak daudenak, buru-argiak, kementsuak, indartsuak direnak, eta, hala ere, denean gelditu eta estropezu besterik ez dute egiten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

4 (irud/hed)

Gogoak estropezu egiten du zurrunbiloan, eta obsesioan erortzen da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 203. orr.

Hirugarren hiruhilekoan estropezu egin du Euroguneko hazkundeak.  Berria - Ekonomia   2004-11-14

Itzul zaitez, Israel, zeure Jainko Jaunarengana, bekatuan estropezu egin baituzu.  Elizen arteko biblia   Os 14,2

Estropezu egin du herriko plazan leialtasunak, zuzentasunak han sartzerik ez.  Elizen arteko biblia   Is 59,14

Nekien bakarra zen hura artelana zela, hunkitzen ari nintzelako eta nire zentzumenek ez zutelako estropezu egiten artelan haren elementu batekin ere.  Berria - Kultura   2004-04-11

5 estropezu eginarazi

Tony bertan eseri baino lehen, barandak laxatzen zituzten, eta bizkarrez erortzen zen; boten sokekin estropezu eginarazten zioten, eta ahateekin azpitratuan ibiltzen ziren, haren ontzia urpera zezaten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 274. orr.

Eramaten badituzu, zeu borrokatu eta ahalegindu arren, Jainkoak estropezu eginaraziko dizu etsaien aurrean; lagun baitezake Jainkoak, baina hondatu ere bai.  Elizen arteko biblia   2 Kro 25,8

Agian jatorrak ziren -gaiztoak izateko gai bolada batean, gehiago ez-, baina estutasuna zaldi gainean lauhazka agertzen zenean, aise eta agudo elkartzen ziren hari estropezu eginarazteko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 335. orr.

6 estropezu eragin

Zintzoari, zuzentasunetik aldendu eta bidegabekeria egiten badu, estropezu eragingo diot eta hil egingo da.  Elizen arteko biblia   Ez 3,20

Gorde nazazu, Jauna, gaizkileengandik, zaindu indarzaleengandik, nondik estropezu eragingo baitabilzkit.  Elizen arteko biblia   Sal 140,5

Ernest Lluch zuen izena azkenekoz estropezu eragin didan harriak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 36. orr.

Hortzak karraskaz eta ezpainak more harkaitz pirataren gainean kiskalmenak hartzen egon arren, estropezu nori eraginen bultzaka, halatsu beti, neuk ezkutatutako ogitartekoen bila.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus