Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estres 1 iz garunaren gehiegizko tentsio egoera.

Aski zirela zentzumen-estimulu zenbait berari oreka galarazteko, hala nola estresa, nekea edo barne-tirabirak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.

Estresa, bizkarrezurreko eta giharretako gainkargak, nekea, buruko arazoak eta bestelakoak izaten dituzte zaintzaileek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

Mirakasleek pairatzen dituzten estresa eta antsietatea sortzen dituzten egoeren diagnostikoa egiteko beharra. endebaldean bizi garenok gero eta muga gehiago ditugu: isolamendua, estresa, inkomunikazioa.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Errefuxiatu gunetan dauden 800.000 herritarretatik askok trauma gainditzeko beharra dutela ikusi dute, lorik eza eta estresa bezalako gaixotasunak dituztela ziurtatu ondoren.Gure gizartean, bizi-mailaren gorakadak -gastu ahalmenarenak alegia- galera bat eragiten du, sarritan, bizi-kalitatean: estresa, lanera joateko bidaia luzeagoak, aisialdia murriztea, etab.  Berria - Harian   2005-01-07

Ez naiz gustura sentitzen bertoko giroan eta, aspaldiko partez, estresa sentitu dut.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 143. orr.

Lehen ordutik sentitzen zen estresa, artegatasuna etxandi zahartu hartan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 89. orr.

Waspsen aurka jokatzeak estresa ere sortu zidan, baina gauza handia sentitu nuen.  Berria - Kirola   2004-10-29

Ikasleei nahiz irakasleei irakaskuntzan estresa zerk sortzen dien eta nola aurre egin landuko da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Emakumeen ezetzak autoestima zauritu eta estresa areagotzen dio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 29. orr.

Estresak garuneko hormona jakin batzuetan eragiten du, eta janari, azukre, droga eta apustutarako premia handitu egiten dira.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Nekeak, estresak eta zahartzeak galarazi egiten dute loaldian azala behar bezala garbitu eta zaharberritzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 45. orr.

Bere erabakiaren estresak mendean harturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Laster, ordea, jasan ezineko estresarekin eta zailtasunekin egin zuen topo.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 156. orr.

Bada margolan apokaliptiko edo "zientzia-fikziozko" sail bat, guztiz aipagarria, hala adierazten diguna, halakoak egiten baititu Francok gogameneko estresak edo ezinegonak jotzen duen aldietan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 179. orr.

Ez duzu jakingo azken boladan estresak jota edo ote zebilen, ezta? -galdetzen dio medikuak.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 163. orr.

Magdalenaren bizitza estresak jotakoa ikus daitezke han taularatuta.  Berria - Kultura   2004-03-16

Donald Rumsfeld Defentsa idazkariak adierazi zion Senatuko batzorde bati Pentagonoko abokatuek galdeketetan eta kartzelaldian loa galaraztea, elikaduraren inguruko manipulazioa eta «estresa eragiteko ariketak» zilegizko metodoak zirela argi eta garbi adierazi zutela.  Berria - Mundua   2004-05-14

Atxiloketak eragindako estresak, eta guardia zibilen kolpeek eta aerosol narritagarriak bihotzekoa eragin zioten.  Berria - Mundua   2006-02-08

Telebistetako egitarau muntatzaileek ontsa dakite estresak gatibatu sozietate "kitzikatu" honetan loa gehiengoaren kezka bilakatua dela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 150. orr.

Zaila da hiri handiko kaosa eta estresa irudikatzea.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 10. orr.

Estresari lotutako erantzun psikikoak.  Berria - Harian   2005-08-18

Gaitza estresaren menpe bizi direnek jasaten dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

Estresaren aurkako terapia.  Berria - Kirola   2006-04-05

Estresik gabe hartuko dugu erronka, eta ahaleginduko gara emaitza ona lortzen.  Berria - Kirola   2004-05-07

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erabat soziala da, baztertzeak eragindako estres kronikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

Jotzen zaituztenean, gorputzak endorfina pila askatzen du, estres handia dela eta.  Berria - Harian   2005-08-18

Egunok estres handikoak eta zailak izan dira, dudarik gabe.  Berria - Harian   2005-10-01

Lehen bi-hiru hilabetean kirola egitea ere gomendatzen da, barruko estresa askatzeko.  Berria - Harian   2005-08-18

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Estres egoeretan, askoren joera ezer ez jatea den bezala, beste askok kontrolik gabe jatea dute larritasuna eta itoaldia gainditzeko modua.  Berria - Harian   2005-03-30

Saihestu egin behar direla gaixoaren «estres edo presio egoerak».  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

Hiruretan lantzen dituzte erreuma eta arnasketa arazoak, estres arazoekin batera.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Txostenak ondorioztatzen duenez, horixe izan zen heriotzaren «lehendabiziko eta oinarrizko» arrazoia, bigarren mailako arrazoiak izan zirela zehazten badu ere, tartean estres faktoreak.  Berria - Harian   2005-05-22

Aldi hori inoizko estres aldirik handienetakoa izan zen Virgilentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zorioneko lan-estresa ote?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 181. orr.

5 irud/hed

Hala, ariketa fisikoak ezartzen duen estres termikoaren arabera erregulatzen du txakurrak bero-galera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

Abuztuaren amaieran bota zuen euria lagungarria izan da, estres hidrikoa zuten landa batzuen egoera hobetu baitu.  Berria - Harian   2005-09-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estres handia (4); estresa eragiten (3); estresa ere (3); estresa eta (3); estresa irakaskuntzan (3); estresak eta (7); estresak eta zahartzeak (3); estresak jota (7); estresari aurre egiteko (3); eta estresa (12); horrenbesteko estresaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus