Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estreinatu (ETCn 14.566 agerraldi; orobat orobat estrenatu ETCn 356 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian estreinatu agertzen da), estreina(tu), estreinatzen du 1 ad lehen aldiz erabili; inauguratu.

Catherine Tasca ministroak estreinatu du astelehenean Baionako Euskal Erakustoki berritua, ekainaren 23 an idekia, 12 urtez hetsirik egon ondoan, itxuraldaturik agertzen dena.  Herria   2001-10-18

Gure herri eta auzo askotan traje berria estreinatu ohi zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.

Zuetako norbaitek etxe berria eraiki eta oraindik estreinatu ez badu, itzul bedi etxera, bera borrokan hil eta etxea beste norbaitek estreina ez dezan.  Elizen arteko biblia   Dt 20,5

Otsailaren 5ean, Madrilgo Price Zirko Handian, "Las golondrinas" drama lirikoa estreinatu zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 80. orr.

Mahler-ek bere Zortzigarren Sinfonia estreinatu zuen, orkestra handiei bidea emanez horrela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 57. orr.

1895eko otsailaren 14an, Oscar Wildek bere antzerki-lanetan ospetsuena eta biribilena den hau estreinatu zuen egunean.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 9. orr.

Internet atari berribat estreinatu du Euskal Kultur Erakundeak.  Herria   2005-05-05

Bizitza erretiratua egiteari pixka bat utzi, eta biziberritze sozial eta sexualeko aldi bat estreinatu zuen, beldurra eta depresioa gainditu eta bizitzara itzulirik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Handik aste batzuetara "Haizearekin joana" izeneko filma estreinatu zuten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 70. orr.

Elkarrizketa bat nahi zuen, egunkariak estreinatu behar zuen sail berri baterako.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 115. orr.

Koaderno berde ilun bat (France, 210 x 297 mm.) estreinatu dut kontakizun nagusiari erantsitako iruzkin eta azpikontakizunontzat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.

Tragedia bat idatzi zuen frantsesez, Salome, 1896an Parisen estreinatua.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 11. orr.

Zuetako norbaitek etxe berria eraiki eta oraindik estreinatu ez badu, itzul bedi etxera, bera borrokan hil eta etxea beste norbaitek estreina ez dezan.  Elizen arteko biblia   Dt 20,5

Automobil estreinatu berrian nindoan, bada, Donostiatik harantz -Oriotik Zarautzerako bidean doi-, 180ko abiaduran bai.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 125. orr.

Monika harro zegoela zirudien bere gorputz estreinatu berriarekin eta bazekiela inor liluratzeko ez zuela ezer egin beharrik, aski zuela gorputza erakustearekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 83. orr.

Euskal gobernu estreinatu berriko lehendakaria da Garaikoetxea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 129. orr.

Estreinatu gabea dirudi hiriak, elur erori berriak ematen duen garbitasunagatik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 99. orr.

Estreinatu gabeak ematen zuten, hainbesterainokoa zuten distira.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 128. orr.

Egun hartan ofizialki estreinatu zituen udako janzkiak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzokian estreinatu (6); arrakasta handiarekin estreinatu (5); atzo estreinatu (11); atzo estreinatu zen (3); atzo estreinatu zuten (6); aurten estreinatu (3); azken filma estreinatu (3); bat estreinatu (11); bat estreinatu zuen (4); batekin estreinatu (3); berria estreinatu (12); berritua estreinatu (4); berritua estreinatu dute (3); erakustegian estreinatu (3); erakustegian estreinatu dute (3); ere estreinatu (4); estreinatu ahal (5); estreinatu ahal izan (3); estreinatu aurretik (5); estreinatu baitzuen (3); estreinatu behar (8); estreinatu berri (14); estreinatu berri du (5); estreinatu berria (8); estreinatu berrian (3); estreinatu da (12); estreinatu den (4); estreinatu du (26); estreinatu du aurten (3); estreinatu duen (4); estreinatu dute (39); estreinatu dute joanden (3); estreinatu eta (18); estreinatu ez (4); estreinatu gabe (5); estreinatu gabea (3); estreinatu nahi (3); estreinatu ondoren (7); estreinatu zen (62); estreinatu zenean (7); estreinatu zenetik (8); estreinatu zituen (3); estreinatu zuen (47); estreinatu zuenean (4); estreinatu zuten (44); estreinatu zuten atzo (3); eta estreinatu (4); euskaraz estreinatu (5); euskaraz estreinatu dute (3); filma estreinatu (9); filma estreinatu eta (3); filma euskaraz estreinatu (3); garaipen zerrenda estreinatu (5); gutxi estreinatu (3); handiarekin estreinatu (5); hori estreinatu (3); iaz estreinatu (5); jaialdian estreinatu (4); jaialdian estreinatu zuen (3); londresen estreinatu (4); obra estreinatu (5); ofizialki estreinatu (3); oraindik estreinatu (6); urtean estreinatu (5); zerrenda estreinatu (5); zerrenda estreinatu du (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus