Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estrata (orobat estarta) 1 iz hesi edo hormen arteko bide edo kalea, eskuarki meharra edo aldapan dagoena. ik galtzada.

Bidea estrata zela esan dut.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 110. orr.

Makadamez eginikoa zen, ez estrata edo bidetxoa, baina zuloak zituen ugari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 269. orr.

Etxean asperturik, noraezean hasi zara estratan gora estratan behera, neoizko letrero handidun zulo honetaraino.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 116. orr.

Herritik gertu geundela, gu genbiltzan estratatik Guardia Zibilaren lanroberrak ikusi genituen errepide nagusian gora Uitziko mendaterantz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 101. orr.

Erreka-bazterretik, estratan behera akuilatu du behia, errepideraino.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 146. orr.

Norak ez zituen, ordea, bideko tranbala eta neke haiek sentitu ere egiten, berdintsu baitzitzaion bide zelaia nahiz harritsua, galtzada nahiz euri-jasek hondatu eta lokaztutako estrata.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.

Erromatar itxurako estrata lauzaztatu, oker eta estuan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 111. orr.

Kamino, xendra, zidor eta estratetan barrena, errekan sartuz eta eguzkitan lehortuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 25. orr.

Zabortegitik behera egin genuen hurritzen artean Errekalderaino, hango beste baserria, emakumea estrata zaharreko bihurgunean azaldu baino lehen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 158. orr.

Igaro zen estrata luzea, igaro zen San Floreano bere zanga eta taberna ondoko plaza zabalarekin, igaro zen Casarsara zeraman errepide luzea dena bihurgunez betea, berdezko galeriapetan; eta hona Casarsako lehenengo hormak, kedartuak, harrizkoak, errepide alkaternaztatuaren ondoan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 215. orr.

Erruki Etxea ez zegoen elizatik urruti, zinema aretoaren aurrean, galeria ondoan estrata zabaldu eta adartzen zen tokian bertan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 174. orr.

Ikusten ditugu bi mundu, eta mundu batean daude goiko kalea, beheko plaza, erdi kalea, zeharkalea, kale okerra, porru kalea, asto kalea, tranpa kalea, zapatari kalea, eliz kalea, kantoi zikina eta horien gisako kale, plaza, kantoi eta estratak, eta beste munduan, berriz, Elkano, Sarasate, Pio XII, [...] Foruen, Askatasunaren, Independentziaren, Konstituzioaren edo Autonomiaren kaleak, plazak, ibilbideak, pasealekuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 220. orr.

Berekoikeriak egin ditu estrata, bidea, kalea, trenbidea, itsasontzia, dena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 250. orr.

2 irud/hed

Miresmen horrek bidea osatzen laguntzen dit, bizitzaren estrata, merezi duen zerbaiten atzetik, uki dezakedan zerbaiten atzetik, eta ez amets lurruntsu baten atzetik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 169. orr.

Errealitatearen azken portutik irudimen betearen bentara bitarteko estratetan barrena egindako txangoak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 21. orr.

Gizontasuna, emakumetasuna eta horien estratatik abiatu ezkero, laster dugu aurrera egiten utziko ez digun sasia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estratan gora (4); estratetan barrena (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus