Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta hola, nola lagako nionan bada, bazter guztietan mutil estranjero batekin nenbilela zabaltzeko aukera emanaz maripurtzil haiei? Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 76. orr.
Gaurko egunean, Frantzian badira jadanik lau miliun eta hiru ehun mila estranjer. Herria 2005-01-20
Frantses batekin esposatzen den estranjer bat ez da paperez orai arte bezen errexki frantsestuko. Herria 2005-12-08
Eta ez pentsa Donostiakoak bakarrik zirenik Doña Rosaren trajeak eramaten zituztenak, Madrilgoak ere bai asko, eta urrutiagokoak ere bai, estranjeroak eta guzti, makina bat paristar-eta. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 71. orr.
Orai ere, estranjer ekarriak dira frangotan legez frantsesak ez diren guziak. Herria 2005-01-20
Ba omen dira asko toki Frantzian, hainitz europatiar estranjerez betetzen ari direnak. Herria 2005-08-04