Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baginako paretetan ez dago ferekaren estimulua jaso eta hori eszitazio sexual eta plazer bihurtzen duen sentimen errezeptorerik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.
Izan ere, zentzumenen estimulurik gabe -eta hor ukimena oso kontuan hartzekoa da- gauza ez doa aurrera, sua itzali egiten da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 189. orr.
Estimulua indartzen bada, lehengo tamaina gordetzen dute bulkadek, baina maizago gertatzen dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Garunaren egitura estimuluen arabera aldatu egiten da. Berria - Gaiak 2006-05-02
Eszitazio sexuala hainbat estimulurengatik gerta daiteke, eta estimulu horiek izan daitezke ukimen, ikusmen, irudimen, usaimen eta abarrekoak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 42. orr.
Bulkada bakoitzaren ondoren, nerbioa desaktibaturik geratzen da segundo baten milaren batean, eta denbora horretan ez dio beste ezein estimuluri erantzuten. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Gaizki interpretatutako estimulu bati erantzun automatiko okerrak ematen zizkionagu. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 21. orr.
Haien bizimoduak nireak ez bezalako xarma zeukala iruditzen zitzaidalako, abentura, misterio, pizgarri eta estimulu gehiago. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 20. orr.
Pavloven erreflexologian oinarrituta, Eisensteinek uste zuen erantzun bat eragiten duela estimulu bakoitzak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.
Garunak metodo eraginkorrak baititu estimulu indartsu bat agertzen denean sentikortasuna gutxitzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.
Onena izaten da jolas erotikoa modu leunean hastea, estimulu samurrekin, eta gero, arian-arian, estimulu grinatsuagoak eta mugituagoak gehitzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 157. orr.
Nerbio bati estimulu jarraitu bat aplikatzen zaionean, erantzuna ez da jarraitua izaten, bulkada laburren segida bat baizik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Horretarako, ukipen errezeptoreak garatu zituzten [...] eta horien nerbio bukaerek bulkada elektriko bihurtzen dituzte estimulu mekanikoak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 177. orr.
Estimulu sexualak berehala iristen dira bizkarrezurreko muinera eta burmuinera. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 42. orr.
Ematen zuen orainean baino ez zela bizi, inguruko estimulu une-unekoei erantzun baino ez zuela egiten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.
Substratu fisiologikoa; substratu horrek "premia egoera" sortzen digu eta kanpoko estimuluak jasotzeko eta jarduera sexualerako gertu uzten gaitu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 147. orr.
Musuak ukimenezko estimuluak dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.
Zinemako irudia, oraindik ere modu aski landu gabean, oinarrizko estimuluen konbinazio gisa ulertzen zuelarik (forma, intentsitatea eta iraupen moduak izan daitezke estimulu horiek). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.
Usaimenak ere, ikusmenak eta entzumenak bezala, bizkor erantzuten dio estimulu-aldaketari. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.
Ezpainak, mihia eta ahosabaia sentimen errezeptorez josita daude, eta horiek bi estimulu mota jasotzen dituzte: zaporeekin lotuta daudenak eta kontaktuarekin edo laztanekin lotuta daudenak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 153. orr.
Nik inolaz ere ezin nuen sinetsi estimulu-erantzuna baizik ez zela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.
Zutabe bakoitza espazioko noranzko baten arabera dago "orientatuta" (10º-z behin gutxi gorabehera); esan nahi baita noranzko horretako argi-estimuluak atzematen dagoela espezializatua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.
Zentzumen estimuluak -ikusmen, usaimen, ukimenezkoak...-; horiek substratu fisiologikoa iratzartzen dute. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 147. orr.
Ikusmen-estimulu gehienak aldatuz joaten dira, iraun ahala, edo elkarren segidan gertatzen dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.
Laztanek, batez ere ahozko laztanek, ukimen, usaimen eta dastamen estimuluak jasotzen dituzte. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 181. orr.
behar besteko estimulua (5); besteko estimulua (5); bi estimulu (4); estimulu atsegina (4); estimulu horiek (4); estimulu sexual (4); estimulua hartu (3); eta estimulu (8); koitoa estimulu (3); koitoa estimulu atsegina (3); laztanaren estimulua (3); oso estimulu (4)