Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoa goresten zuten, eta herri osoaren estimazioa zuten. Elizen arteko biblia Eg 2,47
Gure estimazioa izango luke, hasteko, eta baita, seguru asko, ondoko belaunaldiena ere. Berria - Harian 2005-03-19
Egun Europan nobela historikoa lantzen duten idazleen artean, gutxi izango dira Vincenzo Consolok (Militello, Sizilia, 1933) duen ospea, onespena eta estimazioa dutenak. Berria - Kultura 2004-01-27
Mirespena eta estimazioa zietek, baina ez dituk haietaz fidatzen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 91. orr.
Imajinatu nuen, hala ere, Solowejczykek estimazioa zidala, maite ere ninduela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 157. orr.
Hala eta guzti ez zait inoiz damutu, hain aberatsak izan baitira zazpi urte horiek era guztietako ikasbideetan, hain handia presozainei nien estimazioa, eta hain oso-osokoa kartzelako zuzendariari nion begirunea. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 20. orr.
Adiskidetasunak asko balio dik, egiozue estimazioa. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 117. orr.
Zatitxo bat hartu zuen, estimazioa egiteko, eta gainerakoa etxekoekin jateko agindu zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 224. orr.
Hankapalok jende artean zeukan estimazioa eta bere tabernaren arrakasta ikusita, edonork pentsatuko luke herrikoxeme betidanikoa zela bera. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 85. orr.
Horrek hunkitu egin ninduen, eta jende harekiko estimazioa piztu zidan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 181. orr.
Estimazioa zor diot nik txantxangorriari. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 37. orr.
Estimaziora iristeko ezagutzatik pasatu behar dela esan berri dut. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 29. orr.
Euskaldunek, egiazki, ez diete emakumeei behar bezalako estimaziorik gordetzen; ozta iruditzen zaizkie eginkizun apalenetarako gauza. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 27. orr.
Giro haretan, trikitilarien estimazinorik ezin falta, leihaketak eta antzekoak nahinon zirala. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 13. orr.
Ofizioaren aje tristea, idazlanak estimaziorik ez jasotzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 351. orr.
Penaturik segitzen zuen bere koinatu Guglielmo Ferreroren lanek ez zutelako erdietsi Italian, faxismoa bukatuta, zor zitzaien estimazioa. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 220. orr.
Gurean, gorostiak, gorosti-makilak batez ere, bere kozkor eta guzti, estimazio handia izan du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 180. orr.
Bertsolari artistok estimazio handia zioten kukuari: Enbeita Urretxindorrak ere seinalatzen baitzuen Areatza aldean, itsasotik gertu: [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 100. orr.
Konbertitzen ez zirenentzako onbideratzeko tresna gisa sekula ez zen bereziki eraginkorra izan, eta gaur egun estimazio txikia du. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 111. orr.
Ulertzekoa da, nik uste, gelakoek Anderri genion estimazio eskasa. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 60. orr.
Hango erakusmahaian, ibilbideak erakusten dituzten gida eta liburuez gain, kale-mapek, postalek eta posterrek oso estimazio ona izan dute Azokaren bisitarien artean. Berria - Kultura 2004-12-08
Gai honen inguruan hainbeste aipatzen den Cervantesek berak "estimazio berezia" omen zion euskal jendeari. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 78. orr.
Gaztelako ordoki garai eta errean, aparteko estimazioa du ilgoratik ilbehera bitarteko ilargiaren argiak, zenbait labore eta ehizako koxka batzuk ere gauzatzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.
Orkolaga maisuak eta bere eguraldiarekiko "sistema" aipudunak egundoko estimazioa lortu zuen Kantabria parteko arrantzaleengan lehenbizi, baina ez txikiagoa barrualdeko baserritar koitaduengan. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 41. orr.
Ikusten da zenbateko estimazioa izan duen santa argitsu honek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.
Ohiko estimazio neurri onartuak artifizial, arbitrario eta engainagarriak baitira. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 73. orr.
Ez zion Martaren itxurazko estimazio ezari kasu gehiegirik egiten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 23. orr.
Errumanian dira azken egunotako uholdeen ondorioak garestien izango, baina oraingoz goiz da estimazioak egiteko. Berria - Mundua 2006-04-19
Gure estimazioa da 15.000 alerekin Donostiako euskaldunen %70engana iritsiko ginatekeela. Berria - Harian 2005-02-17
Erosahalmenaren parekotasunen truke-tasetan neurturik, garapen-bideko herrialdeek BPGean zuten ehunekoa %40 zen 1999an, NDFaren estimazioen arabera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.
Egin diren estimazioen arabera, Mexikon bakarrik, hogeita bost bat milioi biztanle ziren Cortés iritsi aurretik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.
Ez dago datu orokor fidagarririk hildakoei dagokienez, baina zenbait estimazioren arabera 10.000tik 30.000 bitartean izan dira hildakoak. Berria - Mundua 2004-09-10
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eginiko estimazio batzuen arabera, bertan bizi diren etorkinen %68 A ereduan matrikulatzen dira, %17,9 B ereduan, eta %13,5 D ereduan. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Garapena beren baliabide naturalen estimazio hobean oinarrituta bultzatzeko itxaropena zuten nazioak [...] guztiz baztertuak geratu dira nazioarteko harreman ekonomikoetan, eta bazterketa horren ondorioak, barne-politikan nahiz gizartean, oso kaltegarriak izan daitezke. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.
Ordea, nekeza da esatea, ekonomian zuzeneko eta zeharkako efektuen eragina zaila baita aurreikusten, eta sarritan datuak estimazio linealetan oinarritzen baitira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 133. orr.
estimazio berezia (3); estimazio handia (9); estimazio handirik (3); estimazio hori (3); estimazioak egiteko (3); estimazioen arabera (9); eta estimazioa (3); zenbateko estimazioa izan (3)