Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estilografika (orobat estilografiko g.er.) iz idazluma estikografikoa. ik idazluma 2.

Estilografika ireki eta botilatxotik kargatzeari ekin zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 220. orr.

Koaderno beltza atera eta bi zutabetan idatzitako izenak kontsultatu ditu estilografika erabiliz lerro batetik bestera jaisteko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 94. orr.

Estilografika bat azaldu zen orduan hezurren artean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 31. orr.

Estilografika eskuan zuela, itxitako bidea zabaldu nahian ibili zen, pentsakor, ezkerreko eskuaz bibote luze eta fin haren ezker muturra okertu eta gora bueltatuz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 196. orr.

Estilografikaren tapoia kiribiltzen ari zela txoriak ikaratu zituen bozina-hotsa entzun zuen kanpoaldean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 197. orr.

Estilografikaz idatzirik lerro bat: "Egin ezazu nitaz amestxo bat".  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 87. orr.

Paper orri batez eta estilografika batez armaturik egongo da, elixir horretatik tanta bat ere galtzen ez uzteko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 139. orr.

Nire ustea osorik egiaztatu zen hurrengo egunean, aitak, labea husterakoan, estilografikoa finkatzeko klipa errautsetan aurkitu zuenean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.

Gauza batek pozten nau, hala ere: nire estilografikoa erraustu egin da, garaia denean niretzat nahiko nukeen bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus