Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estilo 1 iz idazle, artista, eskola edo kideko batek bere adierazpen gaiak eta bideak erabiltzeko era jakina edo berezia; idazlan, artelan edo kideko baten tasunen multzoa, mota estetiko baten barnean sailkatzeko bidea ematen duena; ezaugarri formal sail batek osatzen duen mota estetikoa.

Errealismoa, estiloa, ideologia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.

Ikonologiaren "iraultza", ordu arteko analisiek ez bezala, irizpide bezala artelan bateko elementu guztiak sinbolikoak direla hartzean datza [...]; elementu horiek guztiak garai baten, estilo baten, eskola baten izaera, muina, kulturazko sintomak direla, alegia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 235. orr.

Espresionismoa estilo bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.

2 (izenondoekin)

Errealismoa joera bat da, jarrera bat, iritzi bat, irudikapenaren definizio partikular bat, beraz, estilo jakin batean, eskola batean gauzatzen dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.

Kubismoa bera, jendeak egiaz estilo artistiko bikaintzat hartzen badu ere, irudikapen deformatzaile bezala hartzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

Film klasiko gehien-gehienetan ikuspen-zentro baten edo biren inguruan eraikitzen da irudia, pertsonaien inguruan maizenik; hainbesteraino, non estilo zentratutzat ezaugarritu nahi izan baita estilo klasikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.

Estilo gotikoa, esate baterako, askok beretu zuten XIX. mendean, eta, hala, estilo indibidual berriak ez baina garai bateko estiloak eratu ziren norberetze horietatik (prerrafaelitak, adibidez).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

Anglo-saxoniar filosofia analitikoaren estilo guztiz abstraktuan egina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

Garai baten edota eskola baten ezaugarriak adierazten dira, "estilo barrokoa", "Luis XVI estiloa" edo "Ingres estiloa" esaten denean bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

3

Azpimarratu beharra dago, nolanahi ere, irudi "sakratua" irudi mota bakanagoa bilakatu dela gaur egun, eta irudikapen estilo berri samar bat ere ez dagoela errealitatearen mendetik kanpo.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 198. orr.

Argazkiak, zinemak, eta bideoak berak ere, izan dituzte beren argi-estiloak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.

Argazki-estilo asko oinarritzen dira denbora inplizituki argazkian txertatze honetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 159. orr.

4 estilo liburu (orobat Estilo liburu) idazkera arauak biltzen dituen liburua, komunikabide batentzat idazten dena.

Edozein egunkariren estilo liburuko aurreneko orrian batere gaizki emango ez lukeen esaldia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 240. orr.

Estilo liburu baten faltan, inertziak gazteleraren ikuspegia sendotzera garamatza, Egunkarietako estilo liburuek huts honen kontra ohartarazten dute.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 30. orr.

«Ikasliburuetan erabiltzen den hizkerak egokia, ulertzeko erraza izan behar du»; lan horretan laguntzeko, ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko, Aholku Batzordearen izenean Andres Alberdik Estilo Liburuaren lehen atala aurkeztu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

El País-en estilo liburuak ongi zehazten du zer behar duen izan tituluak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 197. orr.

Ondorioa metodoa baino sinpleagoa da ordea: estilo liburu baten faltan, inertziak gazteleraren ikuspegia sendotzera garamatza.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 30. orr.

Lagun iezadazue Estilo liburua irakurtzen: "Euskal herritarren euskarazko abizenak euskaraz idatziko dira beti: Garcia Danborenea, Ramon Jauregi, Juan Manuel Egiagarai...". Probintziakeria konstituzioa baino maiteago duten kazeta independenteen estilo liburua neureganatuz, existentzialista ere jar ninteke, eta «Euskal herritarrak, gureak ba ote du irtenbiderik?» eta antzeko galdera irudimentsu eta sakonak egin.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 17. orr.

Kazetari hizkuntza bat sortu egin du, eta, garatu, estilo liburuaren bidez.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Gogoeta egiten laguntzeko asmoz, Bilgune Feministak Estilo liburu ez sexista jarri du komunikabideen eskuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baina estilo (10); bakoitzak bere estiloa (5); bere estilo (22); bere estiloa (35); bere estiloan (12); bere estiloari (10); berezko estiloa (4); beste estilo (22); beste estilo batean (4); beste musika estilo (5); bi estilo (5); bizitza estilo (5); bizitza estiloa (4); bizkar estiloko (7); bular estiloko (13); da bere estiloa (4); da estilo (9); da nire estiloa (4); den estilo (11); du estilo (12); duen estilo (8); duen estiloa (7); edo estilo (8); egiteko estilo (4); egunkaria ren estilo (6); egunkariaren estilo (4); en estilo (4); ere estilo (4); estilo aldetik (15); estilo ariketa (5); estilo ariketak (14); estilo arin (4); estilo asko (10); estilo askoren (5); estilo askotako (9); estilo bat (25); estilo batean (6); estilo batekoa (4); estilo baten (11); estilo bati (4); estilo batzuk (5); estilo bereko (4); estilo berezi (8); estilo berezia (9); estilo berri (12); estilo berri bat (5); estilo berria (9); estilo berriak (4); estilo bezala (4); estilo desberdinak (6); estilo doriarrean (9); estilo eta (30); estilo eta teknika (4); estilo ezberdinak (5); estilo ezberdinetako (4); estilo filosofikoa (5); estilo guztietako (9); estilo hobea (4); estilo hori (8); estilo horrek (5); estilo horren (5); estilo horretako (7); estilo horretan (4); estilo jakin (10); estilo jakin batean (4); estilo klasikoa (4); estilo librean (7); estilo liburu (7); estilo liburu ez (4); estilo liburua (16); estilo liburuak (5); estilo liburuaren (4); estilo nahasketa (5); estilo pertsonala (6); estilo propioa (17); estilo propioa duzula (5); estilo ugari (8); estilo vasco (4); estilo zaharreko (10); estilo zaharreko dotorezia (6); estiloa aldatu (5); estiloa da (8); estiloa dauka (4); estiloa du (5); estiloa edo (4); estiloa ere (5); estiloa eta (24); estiloa ez (5); estiloak ere (5); estiloan egin (4); estiloan ere (4); estiloan eta (12); estiloaren aldetik (4); estiloaren arabera (5); estiloari dagokionez (4); estiloari eta (4); estiloari eutsi (6); estiloaz eta (4); estilokoak dira (5); eta beste estilo (4); eta bizkar estiloko (4); eta estilo (65); eta estilo askotako (5); eta estiloa (16); eta estiloak (6); eta estiloan (5); eta estiloari (4); euskal estilo (4); garai eta estilo (5); gure estilo (4); hainbat estilotako (5); haren estiloa (13); metro tximeleta estiloan (4); musika estilo (24); nire estiloa (14); oso estilo (7); ren estilo (6); tximeleta estiloan (6); tximeleta estiloko (6); zen estilo (6); zuen estiloa (5); zure estilo (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus