Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendebaldeko industri gizartearen historia intelektualean, merkataritza-zikloen fenomenoa jada enpirikoki aurkitua zegoen zuzeneko gizarte-behaketaren bidez estatistikoki berretsia izan baino lehen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.
Aski erraza ematen badu ere, definizio honek arazo handiak sortzen ditu auzia estatistikoki egiaztatzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.
1990-1998ko epean Frantzian izan diren minbizi kasuak aztertu zituztela esan dute, eta ez dutela ikusi estatistikoki instalazio nuklearrak eta umeen minbizi kasuak lotzeko adina motiborik. Berria - Gaiak 2006-01-24
Lehenengo bidaiatik itzultzean ere zahartze-prozesuaren bizkortze bat jasaten zuen subjektuak, baina horren eragina hain zen apala ezen estatistikoki baztergarria baitzen. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 82. orr.
Hizkuntza baten gramatika hartuta, batek era askotara iker dezake hizkuntzaren erabilera estatistikoki; eta hizkuntzaren erabileraren eredu estatistikoen garapena (hizkuntzaren egitura sintaktikotik bereizia) emankorra izan liteke. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 157. orr.
Estatistikoki oso zaila baita beti gurpil berdina zulatzea eta beti Michelinena. Berria - Kirola 2004-08-31
Duela mende bat gizarteak gaitzesgarritzat jotzen zituen ahozko laztanak; estatistikoki, oso jende gutxik egiten zituen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.
Gizatalde guztiek zikoizkeriarako edo eskuzabaltasunerako berezko joera dute, estatistikoki oso antzera banatua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 79. orr.
Apustuetan parte hartzen dutenak estatistikoki filipindar gizarteko pobreenak dira. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 200. orr.