Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gezurrak, egiak eta estatistikak, hiru kategoria horiek definitu beharko lirateke ekonomian, batez ere, estatistikek eta datuek pairatzen dituzten manipulazioak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 40. orr.
Europako populazioa zahartzen ari dela diote estatistikek: [...]. Berria - Harian 2005-08-10
Estatistikek diotenez, gora egin du, 2001etik hirugarrenez, pobrezian bizi den herritar kopuruak; gauza bera gertatu da osasun agiririk ez dutenekin. Berria - Mundua 2004-10-30
Beti erabili daitezke estatistikak, nolabait, batera edo bestera; beti izango da ikuspegi bat defendatu ahal izateko estatistika, datu edo zifraren baten "irakurketa" posible bat. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 42. orr.
Eskura dauden estatistikek, ordainketa-balantzeetan ageri diren fluxuak baino ez baitituzte zenbatzen, gutxietsi egiten dute fenomeno horren zenbaterainokoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.
1998an tuberkulosiak 1,86 milioi lagun eraman zituen mundu honetatik, eta malariak 2 milioi inguru, nahiz gobernuek eta osasun elkarteek erabiltzen dituzten estatistikak eta datuak ez datozen bat inondik ere. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 141. orr.
Estatistika bat egin beharko zen Iduseko itsuekin. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 64. orr.
Hannari galdetu nion ea zergatik ez zuen estatistikan sinesten, baina bai, ordea, Patuan eta horrelakoetan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 206. orr.
Gizon horrek estatistikak manipulatu ditu. Berria - Gaiak 2004-06-16
Estatistiken arabera Indian erlijioak honelaxe daude bananduak: [...]. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 180. orr.
Komizitateak egia biribiletatik urruntzen gaituelako (konparazio batera ongiaren eta gaizkiaren absolutismotik, logikaren eta estatistiken absolutismotik). Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 5. orr.
Autismo klasikoa dutenen artean, ehuneko 50 mutuak dira, sekula ez dute hitz egiten; Stephenek, zentzu batean, ihes egin die estatistikei; artearen bidez, hein batez, eta laguntza eman diotenen jarrera arretatsuari esker, beste hein batez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 237. orr.
Langabezian zeuden gizonak ziren, adinean sartuxeak gehienak, estatistiketan "langabetu desanimatuak" sailean sartu ohi diren horietakoak eta lapurreta ttikiokin bizirauteko txanpon puskaren bat lortzen zutenak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 41. orr.
Sexualitateari dagokionez, estatistikak ez direlako inoiz izaten fidagarriak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 172. orr.
Estatistikak: 80 partida jokatu ditu: 74 irabazi ditu eta sei galdu. Berria - Kirola 2004-11-23
Suitzarraren aurtengo estatistikak bikainak dira: 69 garaipen eta sei porrot. Berria - Kirola 2004-10-05
Estatistikak eta kopuruak azpimarratu ohi direla badakit, baina neuri ez didate ezer esaten, geure proiektua epe luzera pentsatuta dagoelako, eta emaitzak datozen belaunaldietan islatuko dira. Berria - Kultura 2004-01-15
Apurka-apurka, estatistikak hobetzen ari da, azken bi partidetan eginiko lanari esker batik bat. Berria - Kirola 2004-12-03
Bere estatistikak ez dira txarrak: 20 gol lau partidatan, bost gol partidako. Berria - Kirola 2004-10-06
Estatistikak apurtzeko daudela erakutsi nahiko du gaur Javier Aguirreren taldeak. Berria - Kirola 2004-04-25
Florak estatistikaren batzuk aurkituak zituen han edo hemen, munduan egun jakin batean segundo bakoitzeko zenbat jende jaiotzen eta hiltzen zen kalkulatzen bide zituztenak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 60. orr.
Etzi Estatistikako azterketa du. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 34. orr.
Estatistika ofizialen arabera, 4.000 lagunetik gora hil dituzte Guatemalan sei hilabetean. Berria - Gaiak 2004-08-15
Ez dago estatistika zehatzik garai bakoitzean zabalduen egon diren formatuei buruz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.
Estatistika txar horiek txukuntzen hasteko garaia badu Osasunak. Berria - Kirola 2004-11-21
Behin-behinekotasunaren gaineko estatistika faltsuak ematea leporatu dio. Berria - Ekonomia 2006-02-03
Estatistikarik fidagarrienen arabera, Estatu Batuetan Ergel helduen kopurua ia-ia hogeita hamar milioiraino iristen da, estatistikariak barne. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 94. orr.
Ez zarete mapa soziologikoan agertu ere egiten, urtean irensten dituzuen antsiolitikoen kopurua dakarren estatistika txepelen batean ez bada. Pako Aristi «Note book», 2005 - 71. orr.
Euskal Herriko oinarrizko estatistikak liburu batean bildu ditu Aztiker ikerguneak. Berria - Harian 2006-04-08
Estatistika zentzurik gabeak erabiliz eta funtsik gabeko baieztapenak eginez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.
Batzuetan, uko egiten zioten galderei erantzuteari; beste batzuetan, labur, zehatz eta argi erantzuten zuten, epaileei ez baina estatistika-egile batzuei erantzungo baliete bezala, halako taula berezi batzuk betetzeko. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 23. orr.
Nafarroako Estatistika Erakundeak sakondu eta zabaldu egin du aurretik INEk 1999. urtean egindako azterketa bat. Berria - Euskal Herria 2004-07-28
Administrazioek eta estatistika erakundeek zatikatutako errealitatearen oinarrizko datuak jaso, aztertu, parekatu eta Euskal Herria datuen talaiatik 2006 liburuan bildu ditu. Berria - Harian 2006-04-08
Paraje haietako irudiak eta alderdi ekonomiko, osasunezko eta medikuntzakoei buruzko estatistika-taulak ikusi nitian. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 167. orr.
Hornitzaileen eta bezeroen tratuetan eskariaren eta eskaintzaren gorabeheretan suma daitezkeen estatistika-ereduak "goraldien" eta "beheraldien" segida batean adierazten ziren nabarmen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.
Non ote ziren nire binilozko diskoak, nire estatistika apunteak...? Gizabanako pribatuak, berriz, milioiak dira, eta beraien portaeraz, Mendebalde modernoko egoeran, estatistika-azterketa zehatzak egin izan dira. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 136. orr.
Estatistika lan bat egiten ari zelako. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 18. orr.
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Plana onartu zuen atzoko saioan. Berria - Harian 2005-02-18
Espainiako Estatistika Institutuaren datuen arabera, 2004 eta 2005 bitartean, bilbotar bakoitzak 116 litro ur kontsumitu zituen egunero. Berria - Harian 2006-03-15
Bjorn Lomborg Aarhus-eko Unibertsitateko estatistika irakaslea da gaur, Danimarkan. Berria - Gaiak 2004-06-16
Hori estatistika kontua ez denez, ez dakit nik inor ere arduratu den holako azterketa motez. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 69. orr.
Arazoa errepika ez dadin, estatistika akatsak nola zuzendu eta zein neurri hartu aztertuko dute etorkizunean. Berria - Ekonomia 2004-11-17
Estatistika datuak onak dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 124. orr.
Egun, 7.800 kolono inguru bizi dira Gazan, Estatistika Bulegoaren arabera. Berria - Mundua 2004-02-10
Nafarroako Estatistika Institutua. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 221. orr.
Hizkuntza Kontseiluak eta INSEE estatistika etxeak agertu dituzte, azken jende kondaketan bermaturik, gutarteko jendeak frantsesaz aparte erabiltzen dituen mintzairen xifreak; hor ikusten da 63 000 herritar euskaraz mintzo direla komunzki. Herria 2002-12-26
AEBetako Osasun Estatistiken Zentro Nazionalak (NCHS) emaniko erreferentziak erabili dira 1970eko hamarkadako amaieratik. Bielorrusiako minbizi estatistika nazionalak eta Ukrainako zein Errusiako datu demografikoak erabili ditu Greenpeacek. Berria - Gaiak 2006-04-29
Biztanleria zentsua, Biztanle errolda eta Biztanleria estatistika. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 221. orr.
Erakundeen arteko langabezia estatistika desakordioak ohikoak izaten dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 122. orr.
atzo espainiako estatistika (3); beste estatistika (3); da estatistika (3); datu eta estatistika (4); du estatistika (3); espainiako estatistika (33); espainiako estatistika erakundeak (5); espainiako estatistika erakundearen (6); espainiako estatistika institutuak (11); espainiako estatistika institutuaren (5); estatistika batek (3); estatistika bulegoak (3); estatistika bulegoaren (4); estatistika bulegoaren arabera (4); estatistika datuak (3); estatistika erakundeak (40); estatistika erakundeak atzo (7); estatistika erakundeak egindako (4); estatistika erakundeak eustat (4); estatistika erakundearen (18); estatistika erakundearen arabera (14); estatistika eta (10); estatistika eta datu (3); estatistika horiek (3); estatistika horietan (3); estatistika institutu (3); estatistika institutua (4); estatistika institutuak (16); estatistika institutuak emandako (4); estatistika institutuaren (9); estatistika institutuaren arabera (8); estatistika kontua (3); eta estatistika (17); eurostat estatistika (5); euskal estatistika (13); euskal estatistika erakundeak (9); euskal estatistika erakundearen (3); eustat estatistika (8); eustat estatistika erakundeak (4); eustat estatistika erakundearen (3); eustat euskal estatistika (7); frantziako estatistika (3); ine espainiako estatistika (19); insee estatistika (6); insee estatistika erakundeak (3); nafarroako estatistika (11); nafarroako estatistika erakundeak (8); partidetako estatistika (3)
bere estatistikak (4); buruzko estatistikak (3); buruzko estatistiketan (3); diote estatistikek (4); dute estatistikek (3); egiak eta estatistikak (3); estatistikak apurtzeko (8); estatistikak apurtzeko daude (4); estatistikak apurtzeko daudela (3); estatistikak argigarriak (3); estatistikak argigarriak dira (3); estatistikak baino (4); estatistikak ere (3); estatistikak eta (6); estatistikak ez (4); estatistikaren arabera (4); estatistikei begiratu (3); estatistikei erreparatuta (3); estatistikek diotenez (4); estatistikek erakusten (3); estatistikek erakusten dute (3); estatistikek eta (3); estatistikek ez (5); estatistikek ez dute (4); estatistiken arabera (7); estatistiketan agertzen (4); estatistiketatik kanpo (5); eta estatistikak (10); eta estatistikek (3); eta estatistiken (5); ligako estatistikak (3)