Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estantzia (orobat estancia g.er. eta estanzia g.er.) iz azienda gordetzeko eta hazteko hedadura.

Bere gastuak murriztearen truke, Dahlmann-ek lortua zuen Florestarrena izana zen Hegoaldeko estantzia bat abaildura segurutik salbatzea; eukalipto baltsamikoak eta noizbait gorrimin izandako etxe arrosakolore luze hura irudikatzea zen, hain zuzen, haren oroimenaren ohituretako bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 103. orr.

Eguerditan ardi rantxo edo "estanzia" batean izan gira bazkaltzen, eta bixtan dena bildoskia brasan errerik hango moldean eman daukute, bai jana eta bai lekua arras gustatu baitzauku.  Herria   2005-07-28

El Calafateko azken egunak 900 metra gorako mendiko estancia baten bisitatzen pasatu ditugu, baita asado eta xokoletezko goxoki jastatzen.  Herria   2005-03-17

Gautxoekin estantzietan.  Herria   2005-09-08

"Bihar estantzian esnatuko naiz", pentsatzen zuen, eta aldi berean bi gizon izatea bezala zen; udazken egun hartan eta aberriaren geografian beti aurrera zihoana, eta bestea, eritetxe batean kartzeleratua eta eguna joan eguna etorri morrontza berdinetara lotua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 107. orr.

Harresiak ere lehenengoz ikusi ditut, jardinean ibili naizenean ere ez naiz konturatu hain harresi handiak zeudenik estantziari ingurua egiten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 61. orr.

Gaur Gorriarekin batera joan naiz jardinean eta Estantziaren inguruan oinez paseoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 222. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus