Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
estanding (corpusean standing eta estandin soilik) iz gizarte maila altuari dagokion itxura.
Eskerrak garagardoa edaten ari zela, kopak izan balira kategoria handiko klub hartara ("standing" handikoa omen) iritsi zenerako ez baitzen zuzen sartzeko gauza izango, eta are gutxiago begi zoliz eta errezelorik jaso gabe jarduteko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 61. orr.
Arratsaldean, Chanel eta bisoizko emakume handikiak, bere erosketetan atsedentxo bat eginez, kafea xigorkiekin edo txokolatea txurro egin berriekin hartzera; eta gauak aurrera egin ahala, "estandin" altuko ejekutiboak beren whiskyak jotzera eta beren negozioak burutzera. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 41. orr.