Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estandar (orobat estandard g.er. eta estandare g.er.) 1 izond eredu gisa balio duena edo erreferentzia puntu gisa erabiltzen dena.

Denbora, distantzia, luzera, bolumen, pisu eta balioaren neurri estandarrak gizarte-bizitzako premiak dira edozein mailatan, maila primitibotik gora.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Kuhnek ikusmolde estandarraren oinarrizko epistemologia jartzen du auzitan: ez dago zimentarri unibertsal, abstraktu, denboraz kanpokorik, gizakien ezagutza-gogoak baliotzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

Ekonomia estandarrak merkatuan elkartrukatzen diren ondasunen azterketara jotzen du batik bat, hau da, truke-balio bat, moneta balio bat duten ondasunetara.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.

Kontzeptu zientifikoari dagokionez, Zientziaren Filosofia estandarrak kontzeptuen tipologia desberdinak ezartzen ditu, euren alde onak eta txarrak ebaluatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.

Bidezkoa eta zentzuzkoa da nazio bateko hiztun guztiek entzun edo irakurri beharreko jardunetan eredu estandarra baliatzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 44. orr.

Apeta hutsez hartatik urrundu gabe ere, ez naiz ibili hemen beti, prezisamentean, euskara batu estandar zuzen egoki dotoreenaren arrastotik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 9. orr.

Hizkera estandar jasoaz gainera, beste hizkera batzuk ere bazirela onartu zen horrenbestez.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 185. orr.

Hizkera estandarrak Hegoaldeko eta Iparraldeko euskaldunak batzeko balio behar zuela zioen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 127. orr.

Emakume edadetua zen, edadetu estandarra, eta lore urdinak zituen soinekoan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 50. orr.

Bertsio estandarraren arabera, ezagutzak honako hiru baldintza hauek bete behar ditu: (1) ustearen baldintza, (2) egiaren baldintza, eta (3) justifikazioaren baldintza.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 106. orr.

Diziplina finkatzeaz gain, ikusmolde jakin bat ere ezarri zuen, ezarri: ikusmolde estandarra deritzana (Standard View, Received View).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

Tarifa finko estandarra eta gaueko beherapena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.

Teoria honek ekarpen garrantzitsua egin zion Eredu Estandarrari, hau da, indar elektromagnetikoarekin, indar ahularekin eta indar azkarrarekin loturiko fisika guztia azaltzen duen teoriari.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Gaur egun gehien erabiltzen diren kontainerrek neurri estandarrak dituzte, eta mundu zabalean ederki bidaiatzen dute.  Berria - Gaiak   2006-04-30

2 (izen gisa)

Lan-baldintzen kode edo estandarrei buruzko proposamenen benetako gabeziak aztertu nahi izanez gero, ekimenen benetako helburu eta edukia aztertzea ezinbestekoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 257. orr.

Erakunde horrek nazioartean arauak edo estandarrak sortzen ditu, ez nahitaez bete beharreko arauak, baizik eta borondatezkoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 175. orr.

Ohikoa izan dela indukziozko arrazoinamenduak dedukziozko arrazoinamenduaren estandarrak asetzeko eskatzea, baina hori egitean oker gabiltza.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.

Kursaaleko emanaldia jazz musikaren estandarretan oinarrituko du seikoteak, baina Salvadorren beraren piezak eta euskal herri kantuak ere joko ditu.  Berria - Kultura   2004-01-20

Londresen proposamena nazioarteko giza eskubideen estandarrekin ez zetorrela bat adierazi zuen.  Berria - Mundua   2006-01-12

Aurkezpen on batek, normalki, lan on bat esan nahi du, ikasleak akademiako estandarrak dominatzen dituen seinale baita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 369. orr.

Edo jazzaren beste estandarretan sartzen dituen aire flamenkoak, buleriak, tangoak, etab.  Berria - Kultura   2004-07-17

Horren beharra ere bazen, sarritan euskalkiek estandarrari egin beharreko emaitzaren erakusgarri, hitz zerrenda hutsak baizik aurkezten ez direlako.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 222. orr.

Triestearrek italieraz jarduterakoan egiten dutena da, dialektoarekin eta estandarrarekin egindako tex-mex halako bat.  Berria - Kultura   2004-08-05

Lapurreta, debeku eta bazterketa antidemokratiko honi Txabarri jaunak eta Ereño andreak estandar demokratikoaren labela eman nahi izan diotela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

Ikastolak Europako eta munduko kalitateko estandarrik garatuenen parean daudela azpimarratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Giza Eskubideetarako Helsinkiko Nazioarteko Federazioak nazioarteko estandarren urraketa ugari salatu zituen atzo.  Berria - Mundua   2006-03-21

3 (hitz elkartuetan)

Indukzioak eta dedukzioak bakoitzak bere zuzentasun- eta zentzuzkotasun-estandar propioak dituelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.

4 ohikoa; arrunta.

Betiko talde estandarretik aterata, saiatzen gara programak egokitzen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

33 urte bete behar izan zituen jazz estandarretik aldendu eta gitarrarekin bide berriak, askeak eta inolako arau formali lotu gabeak, jorratzeko zirrikitu bat aurkitzeko.  Berria - Kultura   2006-01-05

Baina arno estandarrak egiten hasten badira denak, berezitasunak desagertzen badira, nortasuna galtzeko arriskua dago, ezta?  Berria - Harian   2005-09-11

Betiko talde estandarretik aterata, saiatzen gara programak egokitzen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Potilikari estandarrei, Baluarte edo Legebiltzarreko moketa besterik zapaltzen ez duten horiei.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus