Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1945 eta hurrengoak: diktadura estalinista, errusifikazio politika eta lehenago 1939-1940: jendetzak Siberiara erbesteratuak. fobia guztiek bezala izango ditu horrek ere bere arrazoiak, eta ez naiz ni erregimen estalinistak defenditzen hasiko. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 215. orr.
«Varsoviako gettoan edo gulag estalinista batean egindako bozak izan dira», esan zuen Aslan Maskhadov presidente independentistaren eledun Akhmed Zakaievek. Berria - Mundua 2004-08-31
Bizi nahi ez dudan etxea iragartzen dut izeneko obran (1965), propaganda estalinista gogor kritikatu zuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 8. orr.
Estalinista zela Llabrés eta osoki aldatu dela ezkerretik eskuinera joanez. Herria 2003-07-03
Letrak kontsideratzeko ikusmodu estalinista apezkoi hori izan da, euskal letretan gailendu den bakarra. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 189. orr.
Errusian, estalinista egin zen berehala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 76. orr.
Izen piloa etorri zitzaidan akordura segituan, idazle andana ezin hunkiberago, ezin gizatiarragoena: faxistak, estalinistak, naziak, salatzaileak, tiranoak... Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 153. orr.