Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estalinismoak ezarritako estatu-erlijioak horrelako zerbait ekar zezakeela -eta, sasi-propagandaren mozorroak mozorro, ordurako jada ekarri zuela- iruditzen zitzaion. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 201. orr.
Sorgin-ehiza, estalinismoa... Errazegia zen perspektiba galtzea, hamaika sare kimerikotan erortzea. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 201. orr.
1956an, zuen gaixotasuna zela eta, eta estalinismoaren politika kulturala kritikatu zuelako, publikatzeari utzi zio. Berria - Kultura 2006-01-17
Estalinismoaren krimenak ezagutzeak, 1956ko Hungariako gertaerek, Joan XXIII.a hil ondoren Eliza katolikoak hartu zuen bideak nahigabe saminak eta desilusio mingotsak izan ziren beti ere gizonarengan fedea galdu ezin zuen Pasolinirentzat. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 10. orr.
Estalinismoaren ordezkariak zirelako, gorriak, azken batean. Berria - Mundua 2004-06-06
Garrantzizkoa da krisiaren kontzientzia hori guztiz arrunta zela ohartzea, oso jeneraldua zegoela, ezkerreko muturrean zein eskuinekoan (eskuin-ezkerrok forma guztiz erradikalak hartuko dituzte hain zuen horregatixe: faxismoraino eta estalinismoraino) mende hasieratik eta Lehen Mundu-Gerraren inguruan batez ere. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 279. orr.