Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zure gutuna eta zure egun xarmant hartako xehetasunak irakurririk, hogei aldiz tentatua izan naiz eginkizun baten estakurua eman eta zure oinetara lasterka joateko, eta zuri eskatzeko ezen izan zakizkion, nire alde, zeure zaldunari desleial, zeren, ororen buruan, ez baitu bere zoriona merezi. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 72. orr.
Besarkada luze baten estakurua hautsiz Fonsecak bost metro goragoko letrerorantz egin zuen atzamarrez, eta belarrira esan: [...]. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 78. orr.
Egia da funtsean, zangoak arrunt ahulduak ditu, baina estakuru hori ez banu ukan, beste zerbait beharko nuen berdin pentsatu. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 95. orr.
Ene gustuko aise ari dira kolegio horretan, pedagogia integratua dela estakuru. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 133. orr.
Salbuespenak badira eta denak ez dira ere beti legez-lege jokatzen, hau dela edo hura dela estakuru. Herria 2005-07-21
Batean hau eta bestean hura, dena jestu eta dena estakuru! Herria 2004-10-14
Hies delakoa aitzaki eta estakuru nerabilan, baina gero eta itzaliagoa neukan gogoa. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 36. orr.
Haiekin gelditzeko galdegin arren frankotan, egun osoko unadura estakuru, nire ganberara jotzen nuen, gorriturik, berehala. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 47. orr.
Holakoetan orai izaiten da lehen baino makur gehiago, urte guti barne zernahi etxe berri egin baita arrunt ur bazterrean, toki pollitak direlako estakuruan. Herria 2003-12-11
Nago, ez dutenez ainitzek, egoera hortan, diru ainitz irabazi nahi, eritasun zonbeiten sendatzeko estakuruan. Herria 2003-07-31
Iduritu zitzautan gure denboran bezala, horien denboran ere, gisa batez Nafarroa bat zela, gure garaian ofizialki, hauentzat adixkidetasunez, hain gogotik biltzen ziren oraino Izpegi gaineko oihanean, mus partida baten estakuruan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 174. orr.
Arrangura batzu hasiak dira agertzen, elkarte berri bat ere ari da hortaz bazterrak harrotu nahiz, euroa sartuz geroz, eta ez euroaren faltaz, bainan euroaren estakuruan, ainitzetan euro ehuneko edo zentimoak bazterrerat uzten direla, deus baliorik ez balute bezala. Herria 2005-07-28
Ohorearen estakuruaz baliaturik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 338. orr.
Egia erran, dena estakuru, laneko gutizia duzue eskas zuek! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 313. orr.
Danceny desenkusatu zen, alditxartuxe zela erranez; eta nik, ez bainuen estakururik, kantatu behar izan nuen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 78. orr.
Parisen beti estakuru zerbait kausituko dute euskal-departamendurik ez egiteko. Herria 2003-02-13
-Estakururik ez! -kontregin zion osaba Joanikotek-. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 131. orr.
Ez nuen solasa luzatzeko estakururik erantsi nahi-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.
Aldez aurretik ikusi nuen bazkalondoa tristea izanen zela; eta asperretik salbatzeko, gutunak idatzi behar nituelako estakuruan gelaratu nintzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 131. orr.
Mariren eta haren semearen gerizatzeko egoten zela eman zuen estakurutzat, baina denek bazekiten egiazki, Julene deitu Elixabeteren alabaren gaztaina koloreko begi handiek zutela han egonarazia. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 212. orr.
Egia da ere ordea, irakaspen eder horiek, mila estakururengatik eta interes zehatz batzuen eraginez, ahanzten dituztela usuegi gure doktore irakasle maisuek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 186. orr.
Kontu bat baitzen latinoamerikarren eta bereziki dominikar erbesteratuen zirkuluetan sartu ahal izateko estakuru, aitzakia edo koartada moduan ustezko tesi baten idazketa erabiltzea eta beste kontu bat, oso bestelakoa, tesia benetan idaztea eta Unibertsitatean aurkeztea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 279. orr.
Pentsatu dut hobe dela isilik irautea puska batean, ez dela komeni gure begiraleak hain goiz molestatzea, hauek ez dutela estakuru handirik behar beren lagun hilak mendekatzeko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 188. orr.
Egia erran, UDF-tiar eta ezkertiarrek eman diote gisa hortan jokatzeko estakuru ederra. Herria 2003-02-20
Edo ez adituarena egiten da hor gaindi, edo beti zerbait estakuru tzar jalgitzen da egin behar litakeen haren ez egiteko denen buru. Herria 2004-05-27
Gero, estakuru arin batez desagerturik, berehala jinarazten du beraren ordez maitale laidotua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 242. orr.
Ikuskaritza estakuru soila zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 154. orr.
Gainerako gaiak estakuru hutsak ziren: langile arazoak, laborantza, kultura, euskara, denak jende-biltzeko aitzakiak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 26. orr.
Agertu ez direnek ere bazuketen estakuru onik, kurtsora ez etortzeko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 8. orr.
Ez zien erantzunik eman "Barkatu, andrea" estakuru-hitzak murmurika itzuri zitzaizkien lagun bihozberenei. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 227. orr.
Estakuru-antzeko musutxoak ematen zizkion, arin-arin, hatzetan gora eta behera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 202. orr.
Dena estakuru-mestakuru, erantzuna beti luzatu duk. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 117. orr.
baten estakurua (4); dena estakuru (6); edozein estakuru (3); estakuru bat (9); estakuru baten (3); estakuru ederra (8); estakuru gisa (5); estakuru hori (4); estakuru hortan (3); estakuru mestakuru (3); estakuru on (5); estakuru on bat (3); estakuru zerbait (3); estakurua eman (4); estakurua emanez (3); eta estakuru (5); zerbait estakuru (3)