Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esprint (orobat sprint g.er. eta esprin g.er.) 1 iz bat-bateko azelerazio maximoa, eskuarki laskerketa baten amaieran egiten dena.

Bizikleta bateko aldea atera zion, gutxienez, eta hori asko da esprint batean.  Berria - Kirola   2004-05-22

Zazpi esprint jokatu dira Giroan eta bost irabazi ditu.  Berria - Kirola   2004-05-20

Izan ere Freireren esprinterako dohainak ez dira abiadurara bakarrik mugatzen, tokia inork bezala hartzen daki, eta inork ikusten ez dituen tarteak ikusten ditu tropelean mugitzeko.  Berria - Kirola   2004-08-07

Tropela ere gainean zuten, eta dena esprinterako prest jarri zuten aitaren batean.  Berria - Kirola   2004-08-24

Esprinterako kokapen borroka hasi da.  Berria - Kirola   2004-07-10

2 (izenondoekin)

Esprinter berezia da, baina haren dohaina esprint luzean abiadura handiari eusteko gaitasuna izatea da.  Berria - Kirola   2006-03-17

Esprint betean zaudetenean hartzen dituzuen arriskuez jakitun al zarete?  Berria - Kirola   2006-03-03

Esprint itxian nagusitu zen Hushovd, bere indarrari etekina atera eta espezialista petoenak mendean hartuta.  Berria - Kirola   2004-02-24

Esprint motza izan zen, motza baina indartsua.  Berria - Kirola   2004-02-17

Amaiera estu eta ikusgarria burutu zuten bi bikoek, eta gipuzkoarrek azken esprin indartsua jo zuten garaipena lortu ahal izateko.  Berria - Kirola   2004-12-04

Esfortzu handi bat egin aurretik sprint txiki bat egitea onuragarria da.  Berria - Gaiak   2004-08-21

Bettinik ondo hartu zien aurrea Oscar Freire espainiarrari (Rabobank), Erik Zabel alemaniarrari (T-Mobile) eta Mirco Lorenzetto italiarrari (De Nardi), esprint oso estuan.  Berria - Kirola   2004-03-16

1990ean, hain zuzen, gerora Tourra irabaziko zuen Greg Lemondekin iritsi zen, eta Mendiak inoiz ezagutu duen esprint estuena jokatu zuten.  Berria - Kirola   2004-07-21

200 metroko distantzian munduko esprint biziena du.  Berria - Kirola   2006-03-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esprint bideratzailerik gabe jardun zuen Freirek, baina aski ohitua dago dagoeneko babak eltzetik bere kasa ateratzen, eta eskarmentu horri esker lortu zuen garaipena.  Berria - Kirola   2006-04-07

Lehenengo aldiz, esprint edo txanpa motako estropada batek emango dio hasiera denboraldiari.  Berria - Kirola   2004-06-30

Esprint edo txanpa motako proba honek etorkizunik izan al dezake?  Berria - Kirola   2004-06-30

4 irud/hed

Saiatzen naiz liburuak amaitzen, baina beti ez da hain erraza: ez makutoan eramaten ditudanak eskasak direlako, baizik eta on asko daudelako munduan, eta denetara ezin helduta ibiltzen naizelako hiru geltokiko esprint horretan.  Berria - Kultura   2004-09-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus