Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espresionismo (orobat expresionismo g.er.) iz XX._mendeko arte joera, obren indar adierazkorra ezaugarri duena.

Andreieven obra guztiak hiru polo nagusi izan zituen: errealismoa, sinbolismoa eta espresionismoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Azkenik XX. mendearen hasierako margolaritzako mugimenduak azalduko ziren, espresionismoa edo kubismoa: hauek, ikusmenezko urruntze hori areagotuz, ideiak berak nahi dituzte irudikatu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 132. orr.

Haren iritzian, "zentrikotasunaren" artea da espresionismoa (inpresionismoaren "azentrikotasunari" kontrajarririk), esentzialtasunaren, simetriaren, estatikotasunaren artea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.

Esan beharra dago, ordea, alemaniarrentzat beraientzat ere literaturako, poetikako eta antzerkiko espresionismoa zela batez ere eztabaidagaia, utopia, itxaropena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 271. orr.

Espresionismoa [...] autismo baten eraginpean erortzen da, etikoki eta intelektualki antzua den kontenplazio batera kondenatzen du artista. naturalismo ororen kontra oihalera diren-direnean jaurtikitako kolore soilen artea da, nonbait, espresionismoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.

Espresionismo abstraktuaren keinuaren aldean, eguneroko objektuen ilustrazioa hobesten du pop arteak.  Berria - Kultura   2004-02-10

Oinarrizko formen zaletasun bizia eta dinamikarako fanatismoa jotzen zituen Wilhelm Hausenstein-ek espresionismoaren ezaugarri nagusi bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus