Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espresio (orobat espresione g.er.) 1 iz adieraztea, adierazpena, adierazpidea.

Izatekotan ere, malenkonia lauso baten espresioa baino ez zen, ezpainen ezkerraldean zen okerdura txiki batek ematen zion malenkonia lausoaren espresioa, horixe soilik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 96. orr.

Erakunde publikoak balio batzuen espresioa dira, haien aurkako borrokak ere balio batzuk espresatzen ditu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 57. orr.

Harrezkero, filosofoek onartu egingo zuten artea, batez ere literatura, artistaren emozioaren espresioa edo adierazpena zela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 231. orr.

Talde armatuak atsekabearen espresio bat baino ez dira.  Berria - Mundua   2004-02-27

Volksgeist espainolaren doktrina, krausista bereziki, angustia nazional baten espresio bezala ikusten da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 65. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Politikan jeinu espainolaren espresio jatorrena inperioa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 265. orr.

Gazte mugimenduaren espresio ezberdinak jaialdi komun batean uztartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Makila hau, esku lanaren espresio finena, garbiena, euskaldunena.  Herria   2005-05-19

Aurpegian ez daukat espresio berezirik, nahiz eta errelajatu itxura ematen dudan eskuak poltsikoetan sartuta dauzkadalako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

Ezin zuten, bada, onartu, erromantze trakets batzuk arima espainolaren espresio tipikoa eta jatorra izan zitezkeenik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 33. orr.

Zaharrak begiratu zion deus esaten ez zuten begiez, edo agian zorabio sideral baten erakusgarri zen espresio huts batez.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 105. orr.

Espresio alai, apur bat maltzur eta bizkorra aurpegi haragitsuan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 218. orr.

Emazte abandonatuaren espresio mindua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 153. orr.

Etxea da, egon dagoen arrazaren espresiorik garbiena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 178. orr.

Politikan jeinu espainolaren espresio jatorrena inperioa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 265. orr.

Etsipenezko espresio aldagaitz ia-ia malenkoniatsua aurpegian eta begi gaztainkaretan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 182. orr.

Azalaren kolorea arrosa, ezpain handi samar eta goxoen espresioa maitagarria.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 202. orr.

Egunkariko argazkian agertua zen kaputxadunaren begien espresiorik eza aurkitu nion Gabini, edota, zehazkiago, espresio aratz beti berdina.     «Kuskue tanden», 2004 - 225. orr.

Burlaizea ere arindu egin zitzaion, eta espresio gozoagoa zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 301. orr.

Beltzarana zen, begi distiratsu eta irtenekikoa, aurpegia espresio bizikoa, hitz-arina, adimen bizkorrekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.

Aurrerantz makurtzen zen aurpegi haren espresioa baretasunezkoa, nolabaiteko kontsolamenduzkoa iruditzen zitzaidan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 209. orr.

Zer espainola espresio kultural eta "ekumenikoetan" bilatzea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 273. orr.

Oinarrian bideogintza espresio estetiko bat besterik ez da.  Berria - Kultura   2006-03-10

Ahozko espresiorako trebezia eta baliabideak lantzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.

Berriro so jarri nintzaienean isilik zeudela konturatu nintzen, eta oso serio gainera: haserrezko espresioz, bakoitza bazter batera begira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 91. orr.

Monaren aurpegian ere ez zegoen inongo espresiorik, inongo emozio-arrastorik.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 163. orr.

Haren ezpainak ez ziren irribarre bat osatzera heltzen, baina ahoko espresioak ez zuen behintzat ordu arteko keinu betizurik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Topika honen guztiaren oihartzunak ez da zaila sumatzea tenore bertsuan Euskal Herrian, autokontzientzia nazionalaren espresio bilaketan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 73. orr.

Haren begi beltz zabalen barru-barruan, haren espresio ezaren atze-atzean, esku bat zegoen luzaturik eta txanpon baten eske.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 167. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aurpegi-espresio izoztu bat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 71. orr.

Sarri askotan bere burua lurrera bota eta, begi-espresio izugarriz, iraulka ibiltzen zen, lerdea zeriola.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 224. orr.

Ezin izan ditu oinarri politikoa duten hainbat kale espresio ekidin.  Berria - Harian   2005-02-24

Zure lana beste arte espresio batekin lotu beharko bazenu zerekin lotuko zenuke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 304. orr.

Ziurtasun espresioa eta erakarpen ero hura.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 58. orr.

Harengan ez zegoen bere espirituaren neurrigabekeriari eutsiko zion hormarik, eta gauzarik gordinenetara iristen zenean, zinismo-espresio bat agertzen zitzaion dizdizka begietan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

5 norbaiten egoera adierazten duten hazpegiak.

Espresioa da sentimenduaren adierazlea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Annyk ez du espresioa aldatu; aurpegia aldatu du; antzinako aktoreek maskara aldatzen zuten bezala: kolpean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 235. orr.

Ulermen hori lortzeko ahotsaren intonazioa, aurpegiaren espresioak, gorputzaren keinuak, erabilitako hizkera-moldeak edo ezaugarri psiko-fisiologikoak (bihotzaren erritmoa ala azalaren konduktibitatea kasu) analizatzen dira.  Berria - Gaiak   2006-02-07

Umbertoren begietako espresioak harritu egin ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 280. orr.

Soari espresioa ematen dioten hazpegiak -bekainak, betondoak, irribarreak edo haserreak eragiten dituzten begi ertzetako zimurrak... - ezkutuan izaki, begiek ez zuten sentimen jakinik adierazten, kaputxaren atzean ezkutatzen zena sentimenez harantzago balego bezala.     «Kuskue tanden», 2004 - 7. orr.

Espresio urrutiratu eta aldi berean ikaragarri finkoa zeukan, bere ametsaren une jakin batean gelditu eta iratzarriko lukeen urratsa emateari uko egiten dionaren aurpegia.  Berria - Kultura   2004-03-10

Espresio desberdinak saiatu zituen: serioa eta zorrotza, adeitasunezkoa irribarre xume batekin, adeitasunezkoa irribarrerik gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 237. orr.

Hyde jaunak irabaziko du gatazka hau, zoritxarrez, horretaz konturatzeko Raimundo Silva oraintxe irribarrea nola egiten ari den ikustea nahiko, berarengandik espero ez genukeen espresioarekin, zinez espresio gaizto-gaiztoarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 67. orr.

Zerbitzaria baso bat esne eta opil bat ematen ari zaio lan bila dabilenaren aurpegia duen gazte bati, gazteak egun horretan beste otamen naroagorik izango ez duela aurreikusten duenaren espresio bildua dauka.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 85. orr.

"Kartarik?", inolako espresiorik gabe galdetu zion Josebari.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 78. orr.

Ubillosen espresiorik gabeko aurpegiak ene kezka eta interesa piztu ditu: azken buruan, zer dakit nire psikiatrari buruz?  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 154. orr.

Gogoratzen ari nintzen ezpain-arteak ez zuen espresiorik, eta minutu batzuk lehenago handik zerion odol-arrastoa lehortuta zegoen, bai zoruan eta baita nire gogoan ere.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.

6 finkaturiko esaldia.

Hantxe bixkotx-ontzi batzuen barruan pilaturik, herabe, luze eta argal, txiki eta mozkote, arrazoi ematen zioten ortzadarreko kolore guztiak ageri zituzten kandela puska haiek "des économies de bouts de chandelles" espresioari.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 85. orr.

Au pinot, a laver la coiffe Madame, a cul sallé, a rouchemerde, eta hatza hurrengo espresioan gelditzen zait, au juge vif et juge mort.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 56. orr.

Sator-lana: maiz entzuten nion espresio hori aitari, gehienetan nazien lana arbuiatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Horren ondorioz, idazle-kastaren kaosa, anarkia, anabasa ere adierazten ditu letren errepublika espresioak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina espresio (3); emozioaren espresioa (3); espainolaren espresio (4); espresio bat (4); espresio bezala (3); espresio hori (4); espresioa eta (4); espresiorik gabe (3); espresiorik gabeko (4); eta espresio (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus