Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurrengoa Imanol, pintorea bihurtuko zena, Artelekun eta egin ditu esposizioak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 339. orr.
Delegaritza eta oposaketaren logika berberari esker atera nuen erakusketa edo esposizio bat zela Haika gazte erakundeak Kanboko Topagunearen ekintzen baitan iragartzen zuen esposaketa hura. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 56. orr.
Eüskal kantoreari bürüzko esposizione sonüdüna da hori. Herria 2001-05-10
Izan ere, sentimenean, h[au] d[a], espazioan eta denboran emandako agerpenen esposizioan lor dezakegun edozein baldintza era berean baldintzatua da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 194. orr.
"Definizioa" adierazpena baino gusturago erabiliko nuke "esposizioa", beti ere zuhurragoa dena, eta honekin kritikoak definizioa onartzen du maila batean, nahiz eta xehetasunari dagokionez oraindik zalantzak izan. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 252. orr.
Neurgailu bati elkarturiko zelula fotoelektriko txiki bat da esposimetroa, objektiboaren irekiera jakin baterako eta filmaren lastertasun jakin baterako zenbateko esposizioa behar den adierazten duena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.
Izan ere, hala, irekiera txikiak eta esposizio luzeak adina argi utziko dute igarotzen irekiera handiak eta esposizio laburrak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.
Galdetu dezakegu ea argazkiak berak ere ez ote duen berdin funtzionatzen, esposizio-denbora esposizio laburrena baino gehiagokoa denean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 221. orr.
Xehetasun arkitektonikoak hobeto ateratzen dira irekiera txikia eta esposizio luze samarra erabilita. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.
Areago, Vianaren lanak ohartarazi baitzuen esposizio erradioaktiboa gerta zitekeela Trilloko zentrala abian jartzean. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Linternaren laguntzaz azaldu zizkion diafragmaren zabalerari eta esposizio denborari buruzko zertzeladak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 77. orr.