Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Merkataritzaren xedea salerosgaiak Estatuaren mesedetan esportatzea eta inportatzea da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.
Duela urte gutxi, pare bat hamarkada, Txina, Vietnam, Indonesia edo Bangladesh bezalako herrialdeak lehengaiak esportatu eta eskuz landutako produktuak inportatzen zituzten. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 251. orr.
AEBek esportatzen duten produktu bakoitzeko 1,5 inportatzen dute. Berria - Ekonomia 2004-12-07
Inportatutakoa baino 102.000 milioi dolar gehiago esportatu zuen. Berria - Ekonomia 2006-01-12
Argentinatik produktuak esportatzeko bitartekaritza lana egiten ari naiz. Berria - Kirola 2004-08-31
Guztira, merkataritza balantzan, inportatu baino %82 gehiago esportatu zuten enpresa arabarrek. Berria - Ekonomia 2004-11-12
Bilboko portutik barrena autoak legez kanpo esportatzen zituen talde bat desegin dute Prezio horretatik behera portugaldarrei ez zaie komeni beren ardoa esportatzea. Berria - Euskal Herria 2006-02-09
Gerhard Schroeder Alemaniako kantziler ohiak onartu zuen Gazpromek Baltiko Itsasotik Europa Mendebaldera gasa esportatzeko egin nahi duen 5.000 milioi dolarreko gasbide baten proiektua zuzentzea. Berria - Harian 2006-01-05
Lehengairik gabe, herrialde horiek manufakturak esportatu beste biderik ez zuten beren ordainketa-balantza orekatzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.
Haren eraginez, alpapa eta ahuntz-larruak esportatzeari utzi, eta inportazioetan espezialdu ziren, bertan zen portuges tropari begira: arroza, whiskia, tabakoa. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 204. orr.
Ptolomeok monopolioa ezarrita zeukan, ordea, eta, horretaz baliaturik, papiroa esportatzea debekatu zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.
Zenbat eta handiagoa izan Portugalek Ingalaterrara esportaturiko ardoaren prezio-elastikotasuna, orduan eta trukearen baldintzen beheko mugetatik gertuago trukatuko da (0,89 oihal-unitatea) Portugalek Ingalaterrara esportaturiko ardo-unitatea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.
Landesetarik esportatu dira 100 000 tona egur, zenbaki ederra. Herria 2003-01-21
Duela urte batzuk, AEBek debekatu egin zuten kriptografia sistema aurreratuak esportatzea, jendea beti agintearen kodetze ahalmenaren azpitik egon zedin. Berria - Gaiak 2004-11-14
Merke esportatu ahal izateko, azken urteetan yuanaren balioa dolarraren maila berean mantendu du. Berria - Ekonomia 2006-01-07
Elastikotasuna batetik beherakoa bada, inportaturiko bolumena handiagoa izango da, baina murriztu egingo da portugaldar inportazioen balio orokorra, eta Ingalaterra galduan aterako da, bai trukebaldintzei, bai balio esportatuei dagokienez. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.
Teknologia horiek erabat ahalbidetuko baitute iraganean ezinezkoak ziren hainbat zerbitzu etorkizunean erraz inportatzea edo esportatzea (itzulpenak, bideo-hitzaldiak, lege aholkularitza, edota zenbait medikuntza zerbitzu, besteak beste). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 207. orr.
Iaz, EAEko armagintza sektoreak 85 milioi eurotik gorako etekinak lortu zituen; heriotza eta sarraskia esportatzetik lortutako irabaziak, alegia. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Horren oinarriak esportatu daitezke, betiere herrialde bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta. Berria - Mundua 2006-04-18
Suediako eredua beste herrialdeetara esportatzea zaila dirudi beraz. Berria - Harian 2006-02-18
Leku berriak konkistatzeko anbiziorik ez zaigu falta, ezta esportatzeko lehengaia ere: artistak. Berria - Kultura 2004-02-18
Zengö taldeak, Moldavia eta Transilvaniako botzak, musikak eta dantzak kartsuki esportatzen dituenak, nazioarteko kantaldi frango baditu jadanik emanak. Herria 2004-09-30
Beste zenbait arlotan Egunkaria-k harturiko hainbat irizpide esportatzea lortu bada ere, nago ez dela hori gertatu grafiaren anabasa honekin. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 17. orr.
Europak ez zituen bere biztanleria-soberakinak bakarrik esportatzen; kapitalen irteerek ere goranzko mugimendu ikusgarria izan zuten 1840 eta Lehen Mundu Gerraren artean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.
Europarrek estatubatuarrei inflazioa esportatzea aurpegiratzen zieten arren, ondo asko zekiten kapital-sarrera horrek beren ekonomiak biziagotzen zituela. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 149. orr.
esportatu ahal (4); esportatu du (3); esportatu nahi (3); esportatu zuen (4); esportatu zuten (4); esportatzea debekatu (4); esportatzea debekatu zuen (3); esportatzea debekatzen (3); esportatzen ditu (5); esportatzen du (6); esportatzen duten (5); esportatzen hasi (3); gehiago esportatu (6)