Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esplosibo (orobat explosibo g.er.) 1 izond fonetikan, leherkaria. ik explosibo.

Hots eta mugimendu banako horiek hartuko dira kontuan soil-soilik; hala, p esplosiboarekin datorren r esplosiboaren artikulazioa guretzat ez da existitzen, atzemangarria ez delako, edo fonemen katean garrantzirik ez duelako.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 84. orr.

Hots esplosiboen eta inplosiboen arteko bereizketa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 61. orr.

Egia da edozein fonema izan daitekeela inplosiboa nahiz esplosiboa; baina egia da orobat irekidurak inplosian eta esplosioan duela eragina, zeren zenbat eta handiagoa den hotsaren irekidura, orduan eta ilunagoa gertatzen baita bi mugimenduen bereizketa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 82. orr.

Katemaila esplosibo etengabeak bi osagai baino gehiago izan ditzake barne, betiere irekiera txikiagotik irekiera handiago batera joaten baldin bada (k< r< w< a adibidez). fonologoek izendaturiko goranzko diptongoak ez dira diptongoak, multzo esplosibo-inplosiboak baizik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 85. orr.

2 irud/hed

Hitz esplosiboa da trepanazioa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus