Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esplizituki (orobat esplizitoki g.er.) adlag era esplizituan.

Pentsamendu oro, ikusmenaz baliatzen dena ere salbuetsi gabe, hizkuntzaz baliatzen da esplizituki.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Ezin genuen burutik kendu aitaren bila zebilela, nahiz eta sekula ez zigun argitu ahal izan zer zebilen, eta, jakin ere, berak ez zekien esplizituki zer galdu zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 85. orr.

Apostasia bataioko sakramentuen bidez «ustez jaso diren» Eliza katolikoaren dogma eta sinesmenei esplizituki uko egitea da.  Berria - Harian   2006-04-06

Lan akademiko batean, corpusean edo garapenean aurkeztutako argudioen ondorioak esplizituki agertu behar dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 358. orr.

Haneke ez da bere kezka edo ardurak esplizituki islatzen dituen horietakoa.  Berria - Kultura   2006-01-25

Kategoria horiek guztiz orokorrak direla ikusi dugu, eta, horregatik, inplizituki edo esplizituki erabiliak izaten dira izatearen edozein esparruri buruzko teoriak eraikitzen ditugunean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 179. orr.

Euskal gizarteak erabakitzen duena erabakitzen duela, gure asmoak Madrildik eta Europatik geldiaraziko dituztela ohartarazten ari dira, oso esplizituki gainera.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Gauzen izaeraz liburuaren gaurko irakurleak bi inpresio jasaten ditu ezinbestean: zalantza, filosofiako tratatu bat bertsoz idatzita aurkitzearen aurrez, eta ezustea, atomismoa, hots, oraingo fisikaren ikuskera, dagoeneko antzinako munduan hain esplizituki eta biribilki formulatua izanaz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 7. orr.

· Hortik segitzen da lege zibil orok zigorra daramala bere baitan, esplizitu edo inplizituki.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 195. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus