Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Subjektuaren eta objektuaren harremanei buruzko kontsiderazioek zientzia-ezagutzari buruzko ikerketa esplizitua, gehienetan, ezagutza bisualaren (visual representation) koordenatuetan soilik bideratzea inplikatzen dute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.
Iaz Estrasburgon ginelarik sostengu esplizitua jaso genuen Euskal Herriko diputatu batengandik eta Katalunia Iparraldeko diputatu batengandik ere. Berria - Mundua 2004-11-04
Nabarmenaraz daitezke, halaber, gertaerei, erakundeei, jarduerei buruzko erreferentziak -esplizituak nahiz ez-. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.
Errazagoa baita edonon pentsamendu horren aldeko apologia esplizitua aurkitzea baino, ikuspegi horren kontrako kritika aurkitzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 97. orr.
Adosten duen kontratu-mota, esplizitua edo inplizitua, lanean diharduen taldearekin. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.
Iraken kontrakoa ere bai, modu esplizituan. kompromisoa hartzen dute eragile artistikoei ezarritako zentsura, jazarpen, boikot eta mehatxu mota oro modu esplizitu eta puntualean gaitzesteko. Berria - Harian 2005-04-06
Askoz argiagoa zen, askoz esplizituagoa, aurresuposizio adierazi gabeek ez zuten han hainbesteko lekurik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.
Adin tarte honetako lehen urteetan joko erotikoak esplizituagoak dira. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Errealismo sozialista bera ere, errealismo guztietan teorizazio esplizituena izan duena, hain zuzen, kanon jakin batzuen mende zegoen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.
Rossetti-ren koadroak, beren gai esplizituaz aparte motibo sinboliko edo literario jakin baten adierazpen direnean ere, maitasunaz ari dira beti. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 216. orr.
Ikaste espliziturako lobulu tenporalen erdialdeko sistemaren osotasuna beharrezkoa bada ere, ikaste inpliziturako bide primitiboago eta lausoagoak erabil daitezke. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.
Metafora guti zen nire lan esplizitu samarrean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 38. orr.
Halako lesioa duenak galdua du egintza eta gertaera berriei buruzko informazioa bereganatzeko ahalmena: horien oroitzapen esplizitu edo kontzienterik ez dago hortik aurrera. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.
Sexu esplizituzko eszena mordoxka bat, indarrez eta abileziaz idatziak. Berria - Kultura 2004-11-03
· Hortik segitzen da lege zibil orok zigorra daramala bere baitan, esplizitu edo inplizituki. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 195. orr.
Errealitatearen ezagutza interno hori (pentsamenduen edukia) esplizitu egiteko bidea da hizkuntza. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.
Nahikoa lan omen zuen bere bizimoduaren sinpletasunari eusteko eta gauzak argi eta esplizitu egiteko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.
esplizitu eta (3); esplizitua edo (3); esplizitua edo (3)