Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esplikazio (orobat esplikazino g.er. eta esplikazione g.er.) 1 iz azalpena.

Neuk galdetu eta neuk eman esplikazioa: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 80. orr.

Zeren han ere esplikazioak eman beharko baitzizkien bere ingurukoei.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 72. orr.

Esplikazioak eskatu nizkionean, erantzun zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 24. orr.

Teologo zintzo eta ikasiek bizi osoa eman dutela berau esplikatzen, eta liburutegi osoak idatzi dituztela beren esplikazioak esplikatzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 46. orr.

-Ez da sortu oraindik horri esplikaziorik aurkituko dionik -jarraitu du gizonak-.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 60. orr.

-Esplikazio bat nahi nuke, mutilak zergatik ez duen jokatu... -esan zion, nire aurrean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 58. orr.

Eta, nola esplikazio bat zor bainien, osaba Lazaroren historia kontatu nien.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 136. orr.

Ekintza "inmoral" bat juzgatzen denean, ez baitugu "ulertzen", esplikazioa bilatzen dugu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 84. orr.

Eta ez bila esplikaziorik, mugako egoeretan gertatzen diren gauza askok ez baitute esplikaziorik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 126. orr.

Izango du esplikazioren bat, ezta?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 78. orr.

Vitruviok bere testuan ematen dituen bere lanari buruzko esplikazio eta justifikazio desberdinen artetik bere buruaren autorretratua nabarmentzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.

Filologoa hitz gordinaren maiteminean etzaten da, interpretaziorik eta esplikaziorik behar ez duen maitemin batean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Ez dagoenak, esplikaziorik ez du behar.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 156. orr.

Hala, oro har hitz eginez, idatzi izan du Hanno-Walter Kruftek: "arkitekturako adibideen erakusgaiak dira, kasurik muturrenekoetan esplikaziozko testurik gabe ere erraz ager daitezkeenak, eta arkitekturaren teorian sartzen diren parte osagarri bezala hartu beharko direnak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lorpen horrek, egia esan, ez du esplikazio argirik, baina begia beti mugimenduan egotearekin izan dezake zerikusia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.

Alde batetik, esplikazio sinpleena zegoen: zerbaiten bila joan ziren eta ez zuten aurkitu, bertan ez zegoelako.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 65. orr.

Gaizki erantzuteak esplikazio luzea eskatzen du ondoren.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 130. orr.

Eskarmentu txarra sobran duenari esplikazio lehorretan ekitea itsusia da oso.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Aurreko mendean hogeita hamar saio baino gehiago egin dira, garrantzitsuak, usaimenaren misterioei esplikazio zientifiko bat aurkitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.

Esplikazio teknikoetan hasi zen Ane orduan, hau zergatik eta hura nola.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 146. orr.

Margaret adiskideak esplikazio psikoanalitiko atsegingarria ere aurkitu zuen laguntza pertsonalerako liburu haietako batean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 32. orr.

Baina euskal arazoari, edo egungo biolentziari, esplikazio historikoak bilatzea ere historikoki zentzugabea eta politikoki arriskutsua bilakatuko da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 156. orr.

Historia osoari esplikazio ulergarri bat ematea, gizadiaren jatorria azaldu eta amaiera bat esleituko diona.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.

Neurri handi batean haien jarauntsia da, 98tarrak bitarteko, Espainian gaur arte dirauen joera, fenomeno sozial eta historikoentzat oroz gain esplikazio moral edo psikoanalitikoak gustatzekoa (patologikoak, hobe, eta sinplistak badira hobeto).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 67. orr.

Gauza guztietarako izango baitira esplikazio erosoak eta aitzakiarik gabeak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2910. orr.

Izaerari ezin izango zaio fisikarien irakatsietan benetako esplikaziorik aurkitu baldin eta gauza hauetan azaltzen diren kausak, nola eta zergatik diren, diren bezalako, ez badira oso arrazoi zehatzekin frogatzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 970. orr.

Ea taxuzko esplikazioren bat botatzen hasten naizen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 237. orr.

Ez da esplikazio erabatekorik aldaketa horretarako, baina baliteke bihotz-taupadak, odol-presioa eta arnas-erritmoa gehitzeak muskuluetara oxigeno gehiago helarazten laguntzea, eta, hartara, hornidura eta eskaria orekatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 56. orr.

Azken esplikazio honek nahikoa lasaiturik utzi ninduen eta une batez ahaztu egin nintzen erabat arazoaz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Oro har, ez gara konturatu fonema gabe galtzen dugun esplikazio gaitasunaz.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

Fonetika Historikoaren lanak ahanzturaren zakuan galdu dira, eta fonologiak esplikazio ahalmen asko galdu du horrela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 140. orr.

Arazo horrek ongi erakusten du nola fonologiak maiz hartzen duen fonetika fonologiaren gauzatze soiltzat (eta ez eragile edo esplikazio-iturritzat).     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 103. orr.

Haur bati, deus galdetzeko gogoa egin baino lehen, esplikazio mordo bat eman ohi zaio: hau hola-ta-hola da, hori horregatik edo hargatik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus