Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lur horretan espezia anitz bada, hitze, muzkada eltzaur, Indiako eltzaur handi, kanela eta bertze. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 72. orr.
Arabiarrek kardamomoa, iltze-kanela eta beste zenbait espezia erabiltzen omen dituzte kafeari zapore berezia emateko, ekialde misteriotsuko kutsu miresgarri hori. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.
Van Daan jaunak hestebete, haragi eta espezia merkataritzan lan egin du bere bizitza guztian. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.
Hamar bat arroa neguko patata ere baditugu, espeziak gordetzeko gelan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.
Intsentsuz, sandaloz, azafranez, argizariz, kakaz, espeziaz, jan hondakinez, fruitu ustelez, landarez eta giza izerdiz osatutako usaina. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 11. orr.
Ameriketatik espeziak ekartzen zituztenak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.
Bera ez zen Marco Polo, espeziak, lore lurrintsuak eta enparauak bildumatzen zituena. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 35. orr.
Ogi arraspatuak, fina eta larria, ogiztatzeko ogi mamia, intxaur muskatua, iltzea, piperbeltzak eta beste espeziak paraturik zeuden lerro-lerro. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.
Maddalenek, kozinari aparta zen neurrian, baitzekien jan-edanei nahastu beharreko belarren eta espezien berri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 176. orr.
Espezien merkataritzak milaka milioi euro mugitzen ditu urtero munduan. Berria - Gaiak 2004-10-03
-Bi litro ezti-ur bero espeziekin? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.
Bazkaria eta afaria berdintsu dira: arroza, ilarrak, gisatu pixka bat, barazkiak ongi egosiak piper hautsarekin eta espezia bizi-biziekin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 31. orr.
Plater birakari batean edukitzen ziren plastikozko espezia-pote haiek. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 85. orr.
Mango eta banana eta beste hamaika fruiturenak, hamaika espezia motarenak eta beste hainbesterenak ere ekarri zizkion haize beroak nahasian. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 135. orr.
Lo, berriz, idi-gurdietan, abandonatutako eskoletako jarleku eta aulkietan, edo beste barik udako zeru izartsuaren pean, soropiletan, parkeetako belar bigunetan, espezia-ogi itxurako etxe ederren artean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 242. orr.
Van Daan jaunak hestebete, haragi eta espezia merkataritzan lan egin du bere bizitza guztian. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.
Lekari azala kentzea kontu handiz egin beharreko lana da, dentista askojakinentzat edo espezia prestatzaile erretxinentzat ona agian, baina nik bezain pazientzia laburra duen neska batentzat izugarrizkoa da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 340. orr.
Denbora berean, hirugarren zikloko ikasleek belar usaintsuak, barazkiak eta espezia ongailuak ezagutu dituzte. Herria 2004-10-21
eta espezia (3)