Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esperantza badut liburu honekin irakurleak izanen duela nik ukan atsegin bera. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 10. orr.
Brontzezko ganbara batean, lepobihurritzailearen zapi isilaren aurrean, esperantza izan dut lagun; atseginen ibaian, izua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 47. orr.
Ni beldur nintzen (esperantza nuen) aterperik gabeko toki batean harrapatuko ote gintuen euriak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.
Bordelek golik ez markatu izanak eta Baionak berdinketa lortu izanak giroa anitz berotu zuen eta ikusleen artean esperantza piztu. Berria - Kirola 2004-01-24
Esperantza eragin du Ameriketako Estatu Batuetako hainbat ikertzailek Nature aldizkarian argitara eman duten albisteak: artemisina egiteko lehengaia ugari ematen duen legamia sortu dute. Berria - Gaiak 2006-04-14
Hala ere guk beti esperantza atxikitzen dugu, fruitua ontzen ari da, behar bada ez da arras ontua, baina egun batez arrunt ontua izanen dela uste dugu. Herria 2003-02-20
Ez lotsa, ez uka, ez etsi! Atxik esperantza! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 289. orr.
Jakinez zerua irabaztea dela giristinoen esperantza, iduri luke, kasik apez edo serora egitera behartua dela giristinoa zeruan sartzea segurtatzeko. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 126. orr.
Horren etorkizun eztiaren esperantza sakrifikatu behar ote zaie arrazoibide hutsalei? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 314. orr.
Zinez xarmanta zara; eta mukuru bete duzu nire esperantza! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 464. orr.
Ez hau esperantza honek bizkortzen? Txillardegi «Putzu», 1999 - 242. orr.
Maratilari eragin nion, denda irekita aurkitzeko esperantza gutxirekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 221. orr.
Berrogei eta koska zituen emakumea, ezkongabe edo alargun bakartia, hitzordu itsuetan bere bizitzako gizonezkoa aurkitzeko esperantza oraindik galdu ez zuen horietakoa. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 107. orr.
Halako batean, onik irteteko esperantza guztia galdua zutenean, portu-buruak baimena eman dio ontziari Amerikako bidea har dezan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 29. orr.
Ez nuen eskubiderik beren konfiantza nire eskuetan ipini zuten horien guztien esperantza zapuzteko. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 142. orr.
Joan zaitezte nahi duzuenaren atzetik, baita Zoro Gris horren atzetik ere, nahi baduzue, nahiz eta bere esperantzak huts egin duen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 115. orr.
Eutsi niri, zeuk hitz eman bezala, eta biziko naiz; ez dakidala neure esperantza huts gerta. Elizen arteko biblia Sal 119,116
Bizirik dirauenari, berriz, ikara ematen dio hildakoaren gauzak lekuz aldatzeak, bai bailirudike ezen, daudenean dauden bitartean, ez zaiola erabat agortzen hildakoa itzuliko den esperantza. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 95. orr.
Gülbahar ere esperantzatik zalantzara pasatu zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 47. orr.
Horrela hori lortu duenak bakea, heriotzaren itxaropen hurbila eta Infernuaren esperantza izango ditu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 29. orr.
Antonia bertan topatuko zuelako esperantza zeukan baina han ere ez zegoen inor. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 119. orr.
Estatuko Segurtasun Indarrek atentatuen erantzuleak lehenbailehen «Justiziaren esku» jarriko dituzten esperantza agertu zuen BNGk. Berria - Euskal Herria 2004-08-29
Ihes egiteko esperantzak ere laster agortu zitzaizkion. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 108. orr.
Jainkoak lagunduko ahal digu gure esperantzak betetzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 200. orr.
Hil edo bizikoa zen guk bera pertsonatzat hartzea ere, eta ataka hartan ikustea nola bideratzen zuen bere historia -bere joera, premia eta esperantzak-. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 126. orr.
Izan behar omen dugunak izan omen ginenera hurbilduko gaituen esperantzak bizi gaitu. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.
Esperantzak adimena loarazi zion, eta, halako batean, utzi egin zuen Bakuko jauregia, Samarcandara joateko. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 177. orr.
Lerroen atzetik bizi zirenei garaipenaren esperantza ematea ere bazuten helburu, etsipenaren ibai lohizko eta zurrunbilotsuan sartzeke lanean segi zezaten, aberriaren alde. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 190. orr.
Adio, bihotza: besarkatzen zaitut liskar egin ordez, zuhurragoa izanen zarelako esperantzan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 346. orr.
Piarres Oihartzabal kapitainaren hitzak oroitu nituen, noiz eta poltsa diruz bete hura eman baitzidan, suma harekin gizon-gizon egin nintekeelako esperantzan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 493. orr.
Parisko lente fabrikatzaile batekin tratuak izan zituen, lupa-edalontzia deitzen zuena asmatu eta aberastuko zen esperantzan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 18. orr.
Murruetara igoak, Gilen eta biok haren etorrerari erne egoten ginen, huts eginen zigun esperantzan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 102. orr.
-Orain dela hogei urte hemen ez zegoan esperantzarako lekurik. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 61. orr.
Ba ote dugu esperantzarako motiborik? Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 23. orr.
Aurrerapenaren eta esperantzaren kontinentea da Latinoamerika. Berria - Mundua 2004-09-19
Urrundik azal iluna duen edonork pizten du esperantzaren argia, baina hurbiltzean espejismoa hautsi egiten da. Berria - Harian 2005-05-08
Han dagoela, ustekabekoenean esperantzaren leihoa erdi ireki zaio. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 81. orr.
Euskal Herriko balizko bake prozesuan, esperantzaren kotizazioa beherantz doa. Berria - Ekonomia 2006-02-03
Alegera kantatzen zuten, esperantzaren suak ziztatuak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 134. orr.
Esperantzaren telefonoetara deitzen dutenen %70, esaterako, emakumeak dira. Berria - Gaiak 2004-05-19
Esperantzari atea erabat itxi nahi ez zion norbaiten hitzak baziren ere, orobat ziren ate hari zabalik eusteko gauza ez zen norbaiten hitzak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 173. orr.
Gaitz horrek jota dagoen gaixoak, etorri beharreko miragarri horren etorreran jarririk esperantza, uko egoten dio egoera apurka-apurka hobetzeko ahaleginak egiteari. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 65. orr.
Bada esperantzarik guretzat, gure atsekabearen aurka. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 46. orr.
Erabat bihurtu ninduzun zugana eta ez nuen ez emazterik desiratzen, ez mundu honetan inolako esperantzarik jartzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 236. orr.
Neskak dioenez, inoiz ez zion esperantzarik eman Grisostomori eta, beraz, ez dauka zerikusirik ikasle maiteminduaren heriotzan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 45. orr.
Nik esperantzarik eman ez arren itxaropenari leiho guztiak zabalduko zenizkion. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 35. orr.
Udaletxera ninderaman helburua profesionala zelarik ere, banuen esperantzarik eman zidan hezurduraren jabeari buruz bide batez zerbait jakiteko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 340. orr.
Ez galtzeko esperantzarik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 268. orr.
Nekanek ez du esperantzarik galduko, ongi baitaki, harez geroztik, semearekin hitzordua izanen duela egunero. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 111. orr.
Esperantza ez da sekula galdu behar! Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 151. orr.
Maitemindu egin baitzen, seko maitemindu, ez gizon bat emakume batez maitemintzen den moduan, baizik eta gizon bat emakume baten irudiaz maitemintzen den bezala: esperantzarik gabe. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 57. orr.
Esperantzarik gabeko bere agonian erne egonik, iduriz bakean hil zen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 61. orr.
Gazte ihardokitzailerik gabe, gerorik ez, esperantzarik ez! Herria 2004-11-18
Baina Don Justinoren aurpegian izua da nagusi eta esperantzarik eza. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 11. orr.
-Ez dut sinesten emazte baten betekizun bakarra lisatzea eta jateko prestatzea denik -marmaratu nuen enekiko, lankidea elkor geratuko zelako esperantzan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 184. orr.
Batak esperantzaz hitz eginarazten digu, mapagileen arrastoan; besteak, berriz, esperantza horrek ematen digun amorrua islatzen du. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 117. orr.
Filosofiaren laguntzaz soilik ez baina fedez, esperantzaz eta maitasunez geureganatu dezakegu Jakinduria. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.
Esperantzaz betea da ene bihotza. Herria 2005-03-24
Eguzkiak mendebalean dir-dir, zeruan ostadarra, azpildar askoren bihotzak esperantzaz gainezka. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 91. orr.
Esperantzazko hitzak erran nizkien. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 66. orr.
Damu mingarriak, gabetze eternalak, eta Valmonten isiltasuna gutxituko den eta zurea kezka bihurtuko den esperantza arin bat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 245. orr.
Aintzat hartzen baitzuten eta esperantza handia baitzuten harengan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.
Ez esperantza handi eta ez txikirik, komisario jauna. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 67. orr.
Baina oraino esperantza ttipi bat baduzue. Berria - Euskal Herria 2004-02-05
Noski, ez nuen nire protestak ezertarako balioko zuen esperantza txikienik ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.
Semea du Elederrek bizitzen segitzeko esperantza bakarra. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 17. orr.
Gogoeta eta zalantza horiek paper txuri batera aldatu nituen, idatzi ahala ezer hoberik bururatuko zitzaidalako esperantza urrunarekin betiere. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 145. orr.
Holanda Berria aurki joango da Esperantza Oneko itsasmuturra jotzera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.
Ez uste esperantza gaizto batez iraintzen zaitudanik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 91. orr.
Han ez da gure ezinik gozatzen; han gure ezina eta esperantza antzua (haien) interes bihurturik daude; erlijio guztietan bezalaxe, badakit, baina barkamenik gabe. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 181. orr.
Esperantza zentzugabeak besterik ez, esan zidatek. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 103. orr.
Harrezkeroztik, esperantza eztiak ordezkatu du kezka krudela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.
Esaten ari nintzaionari kasurik egingo ez balio bezala eta aldez aurretik baleki bezala esperantza faltsu bat eskaintzen ari nintzaiola. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 223. orr.
Dudarik ez, gazteriaren freskotasunak beti sorrarazten duela halako esperantza zoragarri bat. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 15. orr.
Esperantza engainagarria, batbedera atxikia zaiona haatik, nahiz halabeharrez abandonatu behar duen, eta hura galtzeak xangrin dagoeneko sobera egiazkoak, grina bizi batetik ezin bereiziak, ernatzen eta ugaritzen dituen! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 427. orr.
Mutilak, bertigoarekin batera, uzten zidan hutsa betetzeko esperantza gazi-gozo bat ere. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.
Esaldi zati batzuk, beroaldi erretoriko batzuk, bat-bateko arrengurak, zenbait esperantza duda-mudazko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 238. orr.
Kataluniarekin asko akordatzen nauk azken bolada honetan, zeren-eta hor daukak gure oso antzekoa den herri bat, esperantza politiko bertsuekin, estatu berberaren barruan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 77. orr.
Ez dut hitz handirik, baina mila hitz txiki ditut, eta haiekin eraikitzen ditut neure eguneroko esperantzak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 144. orr.
Hemen dago biharko esperantza. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 118. orr.
Bakezko esperantza ahulenak gure indar guziak merezi ditu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 101. orr.
Iruditu zitzaigun sentimendu nahasiz hartu zuela berri hori: bazuen nolabaiteko esperantza histeria besterik ez izateko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.
Iraganeko urteetan hirian bizi ondoren geroko esperantzarik gabe geldituak zirelako. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.
Erreportaia iluna da, esperantzarik gabekoa, bainan egiazkoa. Herria 2001-11-08
Azken esperantzari eutsi beharraren inertziak pentsarazten zion, artean ere, Sergio itzulia egon zitekeela. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 71. orr.
Hori sinetsirik, edo beren buruei, gehiagoko esperantzarik gabe, egia zela sinetsarazirik, Joanes eta bertze soldaduak kamioietara igan ziren. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 9. orr.
Benetako mirariak egiten baititu idazte hutsak: minak sendatzen, ametsak bermatzen, galdutako esperantza berreskurarazten. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 190. orr.
Boteak 10, erreferak esperantza. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.
Arafat exiliotik itzuli zenean, eta PAN abian jarri zutenean, esperantza zirrikitu bat piztu zen jendearengan. Katalunian bertan ere, ez daudela inondik ere hemen ditugun esperantza-giroa eta borroka-nahia. Berria - Mundua 2004-08-08
Bozka hori esperantza bozka bat da, Baionako ezker osoarentzat. Berria - Euskal Herria 2004-03-25
Imajinatzen nuen haizeak ekarritako esperantza-doinuak kantatzen arituko zela Mahmad Xekho-rekin, saza jotzen zuen kantari handi argal harekin. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 71. orr.
Gero eta ilunago eta goibelago zeuden denak, ez zioten elkarri esperantza-hitzik esaten, ikara beltza sentitzen zen inguruka. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 178. orr.
Esperantza-emaile diren ber, ipuinak nahiago!! Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 202. orr.
-Esperantza hari mehe batekin -esan nion-. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 194. orr.
Bidaiara huts-hutsik abiatzeko ausardiarik gabe, ez zitzaion esperantza izpi bat falta izan, eta Jainkoari eskatu zion zerura eraman zezan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 29. orr.
Hura ere bitalista zen, ironikoa, esperantza izpitxo bat falta bazuen ere. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 12. orr.
Esperantza poxi bat ere ematen zidan horrek, hala ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 57. orr.
Sebastiao lehen egunean bezala ageri zen, begia ekialdera buruz beti, atzean utzitakoaren oroitzapen zimela bainoago geroan aurki zitekeenaren esperantza lorea gogoan zuela. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 228. orr.
Pelloren jarraitzaileek bizi zutèn eta sentitzen zutèn esperantza marko batean sartzeko modukoa zen. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 91. orr.
Josu Jon Imazek «bake esperantzaz mintzo diren mesias politikoen mezuen eta ETAren bonben errealitatearen artean dagoen kontraesana» aipatu zuen atzo, Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan. Berria - Euskal Herria 2006-02-01
Bere hirira itzuli zenean, bere burua baino maiteagoa zuen emakumea ikustera joan zen, hari diosal egitera eta, beti bezala, bere maite-esperantza puztuak azaltzera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 177. orr.
Haurdunaldian gaizki elikatzen direnen seme-alabek bizi esperantza «laburragoa» dute. Berria - Gaiak 2004-01-30
Ez zieten hiru eguneko bizi esperantza emaiten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 191. orr.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako emakumezkoaren bizitza-esperantza (83,4 urtekoa) munduko bigarrena da, Japoniako tasaren ondoren; gizonezkoarena, berriz, 75 urtekoa da. Berria - Euskal Herria 2004-05-28
Beldur ninduan, badakik, familia-esperantzan geratuko ote zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 73. orr.
Porrotean ez dago inolako gogoberotasun esperantzarik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 48. orr.
Aro berri bat hasten denean, esperantza bide bat zabaldu ohi da, eta Imazen diskurtsoa argia eta irekia izan zen. Berria - Euskal Herria 2004-01-24
Dolore handia gaindituz, esperantza bidea dela nagusi, daukute erran predikariak eta lekukotasun barnakor desberdinek. Herria 2004-01-15
Mauleko gazte andana pastoralaz interesatuta izatea bihotz altxagarri eta esperantza bide dela nabarmendu zuen Arño Laphitzek. Berria - Kultura 2004-07-04
Sujet horren karietara deus berririk ezin erran ere nizuke, arrunt gogoetagarria zaidan gertakari bat agitu ez balitz, ikarabide ala esperantzabide ote den oraino ez dakidana. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 73. orr.
Gerrara elkarrekin joango ginen esperantza nuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 55. orr.
Urrikalduko zatzaizkit, artatuko nauzu; zugan baizik ez dut esperantzarik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 183. orr.
Ezkondu aitzin esperantzetan izatea arazo bat zen, baina Joantto Ithurbide bezalako gizon batengandik izatea, are gehiago. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 168. orr.
Ala gizon zahar hark ezarria zuen neska hura esperantzetan? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 112. orr.
Hasteko, jendeek erran zuten neska hura, Enrieta, Bittorrengandik esperantzetan gertatu zela eta, hori jakitearekin, Gehexan Jaureneak arbasoen ilobi aitzinean zin egin zuela familiaren desohorea zurituko zuela Behin horrela esperantzetan zen neskatxa bat ekarri zieten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.
· Nire egoeraz pentsatzen nuenean, ez nituen erabiltzen normalean erabiltzen diren hitzak, ez "haur bat espero dut", ez "haurdun nago", eta are gutxiago "haur-esperantzatan nago". Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 22. orr.
ateratzeko esperantza (4); aurkitzeko esperantza (8); azken esperantza (6); badut esperantza (4); baina esperantza (10); banuen esperantza (4); baten esperantza (12); bere esperantza (8); berriak esperantza (4); bizi esperantza (8); da esperantza (5); delako esperantza (4); den esperantza (17); diren esperantza (7); dituzten esperantza (4); du esperantza (9); duen esperantza (15); duen esperantza agertu (4); dut esperantza (6); duten esperantza (7); duten esperantza agertu (4); egiteko esperantza (7); ere esperantza (5); esperantza agertu (25); esperantza agertu du (4); esperantza agertu zuen (17); esperantza apur (4); esperantza atxikitzen (6); esperantza azaldu (5); esperantza badu (6); esperantza badut (4); esperantza bakarra (10); esperantza bat (15); esperantza da (8); esperantza dauka (4); esperantza daukat (4); esperantza du (21); esperantza duela (4); esperantza dugu (12); esperantza dut (13); esperantza dute (26); esperantza emaile (4); esperantza eman (5); esperantza ere (10); esperantza eta (27); esperantza ez (18); esperantza ezin (4); esperantza faltsuak (6); esperantza gabeko (4); esperantza galdu (14); esperantza galtzen (8); esperantza gutxi (9); esperantza gutxirekin (4); esperantza guztia (9); esperantza guztiak (9); esperantza handi (6); esperantza handia (15); esperantza handiak (8); esperantza handirik (26); esperantza handirik gabe (7); esperantza hori (4); esperantza horrek (6); esperantza horrekin (8); esperantza iturri (5); esperantza izan (15); esperantza izateko (4); esperantza izpi (13); esperantza izpi bat (11); esperantza neukan (4); esperantza nuen (7); esperantza oneko (8); esperantza oneko lurmuturra (4); esperantza piztu (6); esperantza sortu (5); esperantza zeukan (7); esperantza zuen (12); eta esperantza (64); ez du esperantza (5); ez esperantza (4); galdu esperantza (4); geroko esperantza (5); gure esperantza (12); horrek esperantza (4); ikusteko esperantza (7); izateko esperantza (10); kilo esperantza (9); lortzeko esperantza (12); nire esperantza (9); nuen esperantza (6); zen esperantza (8); ziren esperantza (4); zuen esperantza (12); zuten esperantza (4)
aurkitzeko esperantzan (4); aurkitzeko esperantzaz (5); baten esperantzan (5); batere esperantzarik (7); batere esperantzarik gabe (5); den esperantzan (4); du esperantzarik (6); duelako esperantzan (4); esperantzak eta (7); esperantzaren mezulari (7); esperantzari leiho (9); esperantzari leiho bat (8); esperantzarik ez (21); esperantzarik gabe (35); esperantzarik gabeko (16); esperantzaz betea (12); esperantzaz beteak (5); esperantzaz beterik (11); esperantzaz eta (4); eta esperantzak (14); eta esperantzaren (8); eta esperantzari (5); eta esperantzarik (5); eta esperantzaz (11); ez du esperantzarik (5); gure esperantzak (5); ikusteko esperantzan (4); inolako esperantzarik (5); inongo esperantzarik (4); zelako esperantzan (4); zen esperantzan (5); zuen esperantzan (5)
esperantxaz beterik (4); eta esperantxa (6)