Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espektro (orobat espektru g.er. eta espektrum g.er.) 1 iz mamua, iratxoa.

Haren azal transluzidoari erreparatzean, zalantza egin genuen: agian espektroa zen hura, arima herratua.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 79. orr.

Berarekin makina-lan hori egingo zutenak bera bezalako gizakiak izateak halako itxura berri, ezohiko eta gaiztoa ematen zien: espektroak ziren, alegiazko izakiak, nahita soilik agertzen ziren mamuak, panpina mekaniko malgukidunak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 78. orr.

Espektro bihurtuta, besteak ikusteko ahalmena izango luke, baina haiek ez lukete bera ikusiko.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 93. orr.

Nondik atera zituen Shakespearek Macbeth eta beste obra batzuetako espektroak?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 64. orr.

Korrikaldian kalean gora jarraitu zuten lerde jario zihoan espektroaren atzetik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 47. orr.

Ezintasun hori ere hautsi egingo da, eta leku batean aparecido direlakoak sortuko dira, edo Santa Compaña-koak, eta bestean zonbiak edo gazteluetako espektroak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 76. orr.

Deabruak lasterka zebiltzan hara-hona, oraindik bizirik zirauten gerlari banaka batzuen atzetik, dena suntsitzeko grina biziak eraginda, eroritako gorputzei su emanez eta Azpimundura igorriz espektro bihurturik.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 51. orr.

Kostaldeko guztiek hala uste dute, abandonatzen den hildako marinelaren espektroa azalduko dela goiz edo berant hilobi eske.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 273. orr.

Arraroa eta ederra iruditzen zitzaidan Mordorren asmoak iluntasunaren eta beldurraren espektro haiek suntsitu izanari.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 187. orr.

Han, bizitza eta heriotzaren arteko puntu batean hegaka, ehunka gerlari irlandarren espektroak kexu eta aieneka ari ziren laguntza eske.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 150. orr.

Izaki hegadunak alarau batez erantzun zuen, baina Eraztunaren Espektroak isilik iraun zuen, zalantzan balego bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 140. orr.

Hura ez baitzen Gizakien Espektroen beldur.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.

Zeru oraindik grisaren azpian, zamalka jarraitu zuten, eguzkia oraindik ez baitzen iritsi aurrean zuten Espektroen Mendiko gailur beltzeraino.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 64. orr.

Haren dirdirak espektro itxura eman zien lagunei.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 29. orr.

2 (izenondoekin)

Begi tristeko espektro urdinxka da, burdinaz eta larruz jantzia, baina lantza, ezpata eta ezkuturik gabea.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 29. orr.

Baita heriotza beltzaren espektro lazgarriak ere, sarraskia eginez baitabil Europan zehar alde batetik bestera.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Amesgilea bazter batean zegoen, eta haren espektro gorpuzgabea soilik mugitzen zen, hitzik gabe hitz egiten zuen, sufrimendurik gabe sufritzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 104. orr.

Han segitzen zuen espektro erronkariak, aurrera ezinik nahi adina denboran edukiko ninduelakoan.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 102. orr.

Hemen ere askotariko iritziak dira eta horiek hainbat interpretazioren espektro hermeneutikoa sortzen dute.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.

Ustekabean hiru zaldizko agertu ziren ilargiaren argipeko espektro hegadunen antzera, eta mendebalderantz desagertu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 14. orr.

3 irrada multzo bat barreiatzearen ondorioa; eremu zabal eta etengabe bateko maiztasun banaketa.

Newtonek, prismaren esperimentu ospetsuan, 1666an, erakutsi zuen elkarturiko kolorez osatzen dela argi zuria: espektroko koloreetan banatu eta berriro osa zitekeela, hain zuzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

Zerbait berezia sorrarazten du, espektroko zazpi koloreei zortzigarren bat, begiarentzat ezezaguna, gainera eman baliete bezala.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 53. orr.

Espektroa txuritik beltzera doa, baina, hori esan ondoren, nork bere gogora sailka ditzake koloreak, eta hala, inuitek hiru kolore bakarrik bereizten omen dituzte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 184. orr.

Ilunabarrak aurrera egiten zuen, eta zeruko zuri eta zurixkak, gorri eta gorrixkak, hori eta horixkak lilaren espektrora labaindu ziren.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 29. orr.

Konpara ditzagun gamma izpiak espektroaren beste erradiazio motekin.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Asetasuna, "soiltasuna", alegia (arrosa kolorea gorri "ase gabea" da, gorriari zuria gehituta lortua); eguzkiaren espektroko koloreek gehieneko asetasuna dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Gauza jakina da argi zuria (eguzkitik datorrena batez ere, eguzkia baita, alde handiarekin, gehien egokitzen zaigun argi-iturria) espektro ikusgarrian diren uhin-luzera guztiak dituen argi "nahaste" bat dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Gehien makurtzen ziren errainuak (errefrakzio handienekoak) more ikusten ziren; errefrakzio txikienekoak, gorri; espektroko gainerakoak, berriz, bien artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

Kristalinoa ez da guztiz gardena, horixka antzekoa baizik, eta oztopatu egiten du espektroaren eskualde more eta ultramoreko argia, hau da, aberrazio kromatikoa handiagoa litzatekeen eskualdekoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.

Lehen legea hau da, kultur irrada integral bat, argi-irrada integral bat bezala, bere osagaien espektroan difraktatzen dela, gauzaki errefraktario batera sartzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.

Jarrera politikoa: %47k ezkerrean kokatzen dute beren burua, %52 euskal herritarrak sentitzen dira, %40 ez dira euskal espektroko alderdi politikoetatik gertu sentitzen eta %36 sentitzen da europarra.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Baita San Migel Goiaingerua ere, edo Jesus Haurra, Santa Teresa, eta baita, espektroaren haruzko puntan, deabrua edo sorginak ere beste batzuek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.

Sintomen espektro zabala ikusita, autista gehienek gaixotasuna eragiten duten faktore genetikoetako batzuk antzekoak dituztela uste da.  Berria - Gaiak   2004-07-25

4 (izenlagunekin)

Espektro zabal eta luzea, beraz, Lopez de Gereñuk jorratu zuena.  Berria - Kultura   2004-06-17

Gizarte baten bizi baldintzetan eragina duten aspektu eta baldintzen espektro osoa ukitzen du termino honek.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Espektro ia osoa, demokristauetatik ezkerreko nazionalistetara, bildu eta kontrentrazio gobernua eratu Yves Leterme bozen irabazlearen inguruan.  Berria - Mundua   2004-07-24

Espektro elektromagnetikoetan izan daitezkeen aldaketak aztertu nahi dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-03-23

Estatu Batuetan kontsentsu sendoa dago espektro politiko osoan, lasterketan jarraitu behar dugula esateko, hau da, Iraken jarraitu behar dugula, Irak egonkortasunez eta askatasunez berez jarraitzea duen arte.  Berria - Mundua   2004-05-23

Beren esanetan EAD «alderdi humanista da, kontserbadorismo eta sozialismoaren artean» kokatzen dena Europako espektro parlamentarioan.» Hirugarren bidea» delakoa da beren hautua.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Hemen ere askotariko iritziak dira eta horiek hainbat interpretazioren espektro hermeneutikoa sortzen dute.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lehenbiziko berri-emate horietan beretan ere argi dago fenomeno- eta sintoma-espektro zabala dagoela, eta beste sail bat ere badela Kannerrek eta Aspergerrek emandakoei gehitzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

Espainiako Gobernuak asmoa omen du irrati espektroaren inguruko plan teknikoa berritzeko, eta Nafarroako Gobernuari eskatu dio irrati frekuentzien alorrean dituen beharrak azal diezazkion.  Berria - Harian   2005-06-01

Euskal Herriko irrati espektroa hiru administrazioren esku dago; bere arau zehatzak ditu bakoitzak.  Berria - Harian   2005-06-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espektro zabala (5); espektroa kontrolatzeko (3); herriko irrati espektroa (3); irrati espektroa (6); irrati espektroa kontrolatzeko (3); irrati espektroaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus