Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espartzu 1 iz landare lekaduna, hari moduko hosto luzeak dituena (Stipa tenacissima); delako landarearen hostoak, sokak, saskiak eta kidekoak egiteko erabiltzen direnak.

Listurik barik, mihia espartzua baino lehorrago nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 366. orr.

Kokotsean zituen bizar apurrak espartzua baino latzago, itsutuz doanaren mintz lodia begietan, falua barrura sartzean hatua hantxe jausi zitzaion, gure txanelera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 261. orr.

Bordeleko galleta-kutxak, oheentzako espartzua, ardo- eta pattar-upelak baitzeramatzaten gudarosteentzat Baztango ibarrera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Plazatik igaro ziren: eliza eranskin eta konponketaz betea, eta burdinazko eta espartzuzko gauzak saltzeko postuak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.

Alde banatako kareletako toletetara loturik zeuden espartzuzko bela-sokak lasaitzen ari zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

Soka baten espartzuzko hari askatu bat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 135. orr.

Espartzuzko kapazu handi bat ibiltzen zuen, eta argazki sorta bat atera zuen handik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

50 florin ordaindutako espartzuzko espartin batzuk astebetean baizik ezin izan nituen erabili, gero ez zidaten balio.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 100. orr.

Nola gogoratzen den, nola irudikatzen duen neska espartzuzko abarketak janzten, gurasoen esanei men eginez, errieta entzuten.  Berria - Kultura   2006-01-31

Zorua espartzuzko tapiz batek estaltzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Kolore hori leuneko paper pintatuak, solairua estaltzen zuen espartzuzko alfonbrak, haritz itxurako ulezko zamauak hoztasun apur bat ematen zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Jakin behar baitu berorrek, areago direla algodoizkoak nire haragiak, espartzuzkoak baino.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 164. orr.

2 (izenondoekin)

Espartzu egokiarekin igurztea da, otutzen zaio, lapikoaren hondoan itsatsitako hondar beltzak erraz kentzen direla ohartu eta gero.Xede horrekin, zenbait egun lehenagotik, Domingok beratzen eta koipeztatzen ematen zuen espartzu latza, aiseago korri zezan urka-bi-lurrean barrena.     «Kuskue tanden», 2004 - 88. orr.

Listoiak jarri ondoren, espartzu espainiarrarekin egindako lokarriak erabiliz, zanpatutako kanabera greziarrak lotuko zaizkie, formak eskatzen duenaren arabera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3270. orr.

Gero garbitzaileei eskatu diet zerbitzua eta gizontzar batek goitik behera zarrantzatu nau espartzu moduko batez.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 49. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Espartzu zatiz egindako haiekin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 314. orr.

Espartzu izpi batzuk jateagatik ez da inor hilko eta!  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 122. orr.

4 garbitzeko erabiltzen den espartzu zatia.

Ezari-ezarian, ordea, espartzuari eragitearekin batera, bestetara lerratzen zaio arreta: fitxak eskuz idazteko kontu hartara.     «Kuskue tanden», 2004 - 87. orr.

5 irud/hed

Espartzua nuen ahoan, eta sua eztarrian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 287. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espartzua baino (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus