Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zalantzarik gabe Irakeko herriaren erresistentzia heroiko eta abertzaleak munduko herrien inperialismoaren aurkako sentimendua suspertzen du, inbaditzaileen koalizioaren egitasmo espantsionista doilorren aurka gogor jotzen duenean. Berria - Mundua 2004-05-07
Estatuarekin ere holako zerbait gertatzen zaigu: bere unibertsalismo espansionista eta esklusibistaren ondorio leherkorrak ezagunak zaizkigu. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.
1894az geroztik, Korean esku hartu eta Txina militarki garaitu zuelarik, Japoniak bere asmo espansionistak berretsi zituen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 44. orr.
Albaniar jeneral hau, industria-garapenaren garrantziaz oharturik eta Frantziaren laguntzarekin, herrialdea modernizatzen saiatu zen, eta, hala, politika espansionista bideratu zuen, europar herrialdeena eredu hartuta. Joan zen mendearen hasieran, 1914-1916 urte inguruan, Italia oso espansionista, kolonialista izan zen eta inbasio asko egin zituen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.
Gerra-hotsa zebilen bazter guztietan, etengabeak ziren Hitlerren asmo espantsionistei buruzko zurrumurruak, eta mundu guztiak zekien Parisek sekulako irritsa sortzen ziela naziei. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 297. orr.