Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gutarra zen, ez telebistan agertzen ziren alderdi espainolista guztiak bezala, eta ezkertiarra, karkaz beteriko PNV hura ez bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 30. orr.
Alderdi politiko nazionalistak eta espainolistak elkarri mokoka ari ziren azkenaldi hartan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 131. orr.
Nik uste dut oso jende gutxik jar dezakeela auzitan egia hori, soilik eskuin muturreko espainolistek, edo aspaldiko ezker dibinoak, askotan saloiko faxismoan bukatu duenak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 103. orr.
Lehengo adiskide berberak izan nitian, hala espainolistak deiturikoen artean nola abertzaleen artean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.
Unamuno espainolista porrokatua zen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.
-Hik ez duk hitz egiteko ere eskubiderik, espainolista zerria! Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 180. orr.
Azken hilabeteotan, Batasunatik atera Aralar, bere baitako espainolisten eta baskongadisten erruz dudarik ez, irain eta laidoz estalia, berea lantzen saiatzen da. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 80. orr.
«Espainolistatzat jo gaitzakete sindikatu batzuek», ohartarazi du. Berria - Ekonomia 2004-06-23
PNV-tiarrak españolistak dituk, eta egiazko abertzaleak gu gituk Herri Batasunekoak. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 146. orr.
Espainiako Gobernuaren eta alderdi espainolisten interesa beti izango da gure batasuna hautsi eta behetik jota negoziatzea. Berria - Euskal Herria 2006-02-08
Andres Hurtado hartu zuten banderatzat gerora (oraindik orain) eskuin espainolistaren gobernuaren ganbelazale bihurtuta ikusi ditugun batzuek. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 12. orr.
EGI gazte erakundeak atzo ohar batean salatu zuen «Estatuko botereek Gasteiz erabili izana kanpaina espainolista baten erakusleiho moduan. Berria - Euskal Herria 2004-11-09
Hala eta guztiz ere, duela bi urte jazotako itxierak erakutsi zuen bezala, indar espainolista amorratuenek ez zuten Egunkaria-k lortutako hori barkatu. Berria - Harian 2005-03-19