Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espainiazale (orobat espainazale g.er.) izond 1 Espainiaren zalea dena.

Bilbotar erdaldun euskaltzale batek, kasu, "País Vasco" edo "País" esango du, eta batzuetan, zenbait girotan, "Euskadi" edo "Euskal Herria". Vitoria-Gasteizeko politikari espainiazale batek ez ditu, ordea, azkeneko bi izenok erabiliko, ezta, agian, "País" soila ere; horren ordez "nuestra tierra", "tierra vasca" esango du beti.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 99. orr.

Bizkaia eta Gipuzkoako eskualde aberatsenetan eta alderdi espainiazale eskuindar edo ezkertiarren artetik egin zuen lehen agerraldia Jelzale alderdiak eta, laster, hor berean erdietsi zituen bere lehen hautetsiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 125. orr.

Beatriz oso neska konbentzionala zen -berehala igartzen zitzaion-, kontserbatzailea, eskuinekoa, espainiazalea.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 174. orr.

2 (izen gisa) Espainiaren zalea den pertsona.

Ez daitezela tronpa Espainiazaleak eta autonomiazaleak ere, gure herria zatitzen duen autonomiaren kudeatzaileak beharbada.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus