Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
espainiaratu, espainiara(tu), espainiaratzen (orobat espainaratu g.er.) da/du ad Espainiara joan, Espainiara eraman.
Espainiaratu ginen armakide taldeko guztiok, badaezpada ere, abizena aldatu genuen, balizko atxiloketa edo erbesteratzea saihesteko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 213. orr.
Mexikon dituzten sei euskal presoak Espainiaratzea ebatzi du auzitegiak. Berria - Euskal Herria 2006-04-08
Jon Lopez ez Espainiaratzea erabaki dute, tortura arriskuagatik. Berria - Euskal Herria 2004-04-24
Errefuxiatua Espainiaratzeko eskaera Garzonek egin zuen. Berria - Euskal Herria 2006-01-20
Txibite Espainiaratzeko euroagindua indarrean jarri du Frantziak. Berria - Euskal Herria 2004-04-07
Frantzia kondenatua izan da preso bat legez kanpo Espainiaratzeagatik. Berria - Euskal Herria 2004-07-14