Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esnobismo (orobat snobismo) iz esnoba denaren nolakotasuna; jarrera esnoba.

Ingeles erakasleak aldiz, lehenagoko handikeria eta snobismoak bazterrera utzi ditu, alafede baietz!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.

Esnobismoagatik murgildu zen beharbada hiriaren zabortegietan, gaztetako errebeldia merkeak bultzatuta nahastu nahi izan zuen giza hondakinekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 175. orr.

Lotsaturik sentitzen naiz, neure snobismoaz, neure axalkeriaz, neure moderno izan nahi barregarri hartaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.

-Ez zegok arazorik, motel: badakik, esnobismo hutsez eskatzen diat Tanqueray-a.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 39. orr.

Holako snobismo ziztrin eta haizazua ezin dut eraman.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 206. orr.

Betidanik, klase-esnobismo batengatik beharbada, estimatu zuen Yvanek junk fooda.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus