Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez diot hau poema haiek, txarraren txarrez, akabu horixe merezi zutelako, ezta ere idazlanak suntsitzearen bindikazio horrekin inor epatatu gura dudalako, ez naiz hain snoba. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 72. orr.
-Horren esnoba izateari utzi beharko zenioke, Karlos. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 48. orr.
Waldenek ez zien jaramonik egiten, eta snoba izateaz salatzen zuten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 94. orr.
Nik ez nekien, ordea, merkatari ezagun aberastu berri baten alaba zela hura, neska ezin esnobago bat, gizon famatuak eta gizarteko izarrak aldi batez oheratzen zituena. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 153. orr.
Beti iruditu izan zait esnob ergel bat, zein unibertsitatera joan zinen eta zenbat diru irabazten duzun gehiegi axola izaten zaion pertsona horietako bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 93. orr.
"Ismoa, ista" atzizkiak ez zaizkit sobera laket, maiz kulturarik ezaren marka diruditelakotz, sinplifikazio esnobak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 44. orr.