Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esneaz eta esnekiez. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 29. orr.
Ez esnerik, ez inolako esnekirik. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 24. orr.
Probiotikoak, berriz, esnekietan egoten dira: jogurtean, kefirrean. Berria - Gaiak 2004-08-29
Barnetegi hartako ekonomatoan saltzen ziguten salda pasteurizatu hura ez zegoenez edaterik, esnekia behintzat hobeto hartzen nuen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 94. orr.
Bai lehengaiak [...], bai produktu elaboratuak ere -pastak, opilak, hestekiak, pateak, papilak, esnekiak, plater moldatuak-). Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 93. orr.
Gasnaz gain, ardi esnearekin gaztanbera eta horrelako esnekiak ekoizten dituztenak ere badira. Berria - Ekonomia 2004-08-14
Bizkotxoz, jelatinaz, fruituz eta esnekiz egindako postre gozoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 181. orr.
Eroskin izan zen: jateko zerbait eskuratzera joan, eta esnekien sekzioaren beste muturretik norbait ni tirokatzera zihoala konturatu nintzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 148. orr.
Barazki-postuetatik hasi eta harategietara, fruta-dendak inguratu eta esnekien saltokietaraino, burutik buru zeharkatu genuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 297. orr.
Halako batean, esnekien apalaren errebueltan, Ismael sumatu du, inoiz baino herrenago, eta orga erdi hutsik daramala. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 167. orr.
Esneki-enpresek gero eta gutxiago ordaintzen dute litroko eta baserritar askok esnea ekoizteari utzi beste erremediorik ez du. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 70. orr.
Nik lan egiten nuen [...] esneki fabrika itxi zutenean, besoa moztuta bezala geratu nintzen, ez nekien zer egin, ez nekien nora jo. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 9. orr.