Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esnedun (orobat esnadun) izond esnea ematen duena.

Zenbat ardi esnedun dauzka Pakok?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 137. orr.

Bereziki ardi esnedunak hazten dituzte baserrian, baita zenbait haragitako behi ere.  Berria - Harian   2005-09-22

Hogeita hamar gamelu esnedun eta hamar asteme.  Elizen arteko biblia   Has 32,16

Gizon argia baitzen Don Julian, argia, huna nun Buenos Aireseri hurbil lurrak arrandatu eta gero erosten dituen eta bere kondu behi esnadun hazkuntzan hasten.  Herria   2005-03-24

Aurtengo diru laguntzen ardiesteko gisan, behi esnadun hazlek herriko etxean aurkitzen diren paperak, bete behar dituzte orain beretik, ekainaren 15a aintzin.  Herria   2004-04-01

Artoa behi esnedunak bazkatzeko erabiltzen du familiak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Etxeetako ateak xehekatu zituzten, oheak hautsi, haurrak iratzarri, zaharra inarrosi, behi esnedunak marrumaz eta ardi kankailak marrakaz agorrarazi.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 42. orr.

Deskuido handitxoa litzateke, maiatz-lehenak esnerik gabe etxean harrapatzea, alde guztietan esnea sortzen denean: Maiatzean txindurria ere esnedun izaten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 183. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus