Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Suaira herrian, Poloniaren agindupean zeuden bost soldadu hil ziren, minak indargabetzen ari zirelarik: bi poloniar, bi eslovakiar eta letoniar bat. Berria - Mundua 2004-06-09
Esan zidanez, hungariar eta txekiarrez, eta, noski, judu eta alemanez gain, eslovakiarrekin, poloniarrekin, ukrainarrekin eta, beharrezkoa bazen, errusiarrekin ere mintzatzeko gai zen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 225. orr.
Eslovakiak jokatzen du, eta eslovakiarrak hementxe daude. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 67. orr.
Bainan Europanoak haren alde dira agertu eta behar diren kontseiluak dituzte eman eta gauzak hitzeman, haren alde zezaten bozka eslobakiarrek. Herria 2002-10-03
Aurtengo ekitadian Jan Ulicianski eslovakiar idazleak idatzi du testua (Liburuen patua izarretan idatzirik dago, Juan Ramon Azaolak euskarara egindako itzulpenean) eta Peter Cisarik eslovakiar ilustratzaileak ilustrazioa.1968ko urtarrilean Dubcek eslovakiarrak hainbat erreforma onartu zituen Txekoslovakian. Berria - Kultura 2006-04-01
Deabru Beltze-k (Toursekoen ezizena) 8 jokalari eslovakiar dituzte, eta aipagarrienak Simko eta Sopko. Berria - Kirola 2004-09-25
Josef Pezinok idazle eslovakiarrak ez zituen narrazio laburrak besterik idatzi berrogeita zazpi urte bete zituen arte. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 136. orr.