Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pankartak altxatzen zituzten "GORA GRYFFINDOR!" edo "KOPA LEHOIENTZAT!" bezalako esloganekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 248. orr.
Ez liguke egia batek bestea itzali behar, hori baita, zorigaitzez, esloganen arriskua. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 138. orr.
Argi eta garbi esanda, ez direla dagoeneko baliagarri hainbat eta hainbat karikatura eta eslogan ezagun. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 102. orr.
"PNV traidor", izaten da ezker abertzalearen manifestazioetan esloganik entzunenetakoa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 74. orr.
Eslogan nagusi bat ere badu kanpainak: "berdintasuna". Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 118. orr.
Ideia eta eslogan errazak dira nagusi merkatu hauetan ere, eta horien arabera gidatzen da finantza-artaldea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 225. orr.
Horixe bai marketing eslogan erresultoia. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 376. orr.
Esloganik txinpartatsuena, pindartsuena nori bururatzen, eta horixe erabili izan dugu, nori zer esatea komeni zen kontuan hartu gabe. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 38. orr.
eslogan eta (3); eta eslogan (4)